Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003956
Titular batek Espainian kokatutako erakunde gordailuzainen establezimenduetan dauzkan atzerriko sozietateen akzioei dagokienez, horiek ez dira aitortu behar, abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalei buruzko Araudiaren 53 ter.1 artikuluan ezarrita dagoen bezala, baldin eta erakunde gordailuzain horiek Zerga-administrazioari informazioa eman behar badiote gordailututa dauzkaten baloreen titularrari buruz, zerga betebehar formalei buruzko Araudiaren 50.1 artikuluan ezarrita dagoen bezala. Irizpide hori, erakunde egoiliarretan gordailututako edozein balore higigarritara hedatu ahal da, hau da, merkatu antolatuetan negoziatutako atzerriko erakunde juridikoen akzioetara edo kapitalaren edo fondo propioen partaidetzak, eta norberaren kapitalak hirugarrenei laga zaizkiela adierazten duten baloreak, merkatu antolatuetan negoziatzen direnak, baldin eta kasu bietan Espainian kokatutako edo ezarritako erakunde batean gordailututa badaude eta horiei buruzko informazio-aitorpena (189 eredua) aurkezten badute, zerga betebehar formalei buruzko Araudiaren 50.1 artikuluan xedatuta dagoenaren arabera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.