Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003954
Hasieran, pertsona horrek 720 eredua aurkeztu beharko luke, baldin eta egiaztatzen ez bada kontu hori abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak arautzeko Araudiaren 48. artikuluan ezarrita dagoen informazio-aitorpenean (196 eredua) aitortu dela.
Horri dagokionez, hau azaldu behar da: baliteke egoitza Espainian daukan erakundeak pertsona hori zerga-egoiliarra edo PFEZren kargapekoa dela egiaztatzeko informaziorik ez edukitzea, eta horregatik, kontu horri buruzko informaziorik ez ematea.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.