www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003951
Pertsona fisiko batek zerga-egoitza Bizkaian dauka, jarduera ekonomiko bat egiten du eta bere kontabilitatea Merkataritzako Kodearen arabera kudeatzen du. Atzerrian kokatuta dauden eta kontabilitate horretan banaka erregistratuta eta identifikatuta dauden ondasun eta eskubideak aitortu behar ditu? Eta titularra ondasun eta eskubide horiek bere kontabilitatean erregistratuta dauzkan pertsona juridikoa edo erakundea bada?
Pertsona fisikoak:
- Ez lituzke aitortu behar bere titulartasuneko kontuak, kontu horiek bere kontabilitatean banaka erregistratuta dauden neurrian, bakoitzean bere zenbakia, kreditu-erakundea, sukurtsala eta herrialde edo lurraldea identifikatuta.
- Aitortu behar lituzke atzerrian gordailututako, kudeatutako edo lortutako balore, eskubide, aseguru eta errentak; izan ere, bere kontabilitatean erregistratua egon arren, horien berri eman behar du nahitaez.
- Ez lituzke aitortu behar bere titulartasuneko ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubideak, baldin eta bere kontabilitatean banaka eta behar bezala identifikatuta badaude.
- Ez lituzke aitortu behar bere titulartasuneko ondasun higigarriak eta horien gaineko eskubideak, baldin eta bere kontabilitatean banaka eta behar bezala identifikatuta badaude.
Pertsona juridikoak edo erakundeak, bestalde, ez lituzke aitortu behar ondasun eta eskubide horiek, eta horrenbestez, ez luke 720 eredua aurkeztu behar.
Araudia
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli