www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003949

2013ko ekitaldian pertsona edo erakunde egoiliar batek honako ondasun hauek izan ditu atzerrian: 2013ko abuztuaren 30era arte, apartamentu bat, 120.000 eurotan saldu zuena. Salmentaren zenbatekoa atzerrian kokatutako kontu batean sartu zen, zenbateko horren zati batekin atzerriko Inbertsio Fondo bateko partaidetzak eskuratu ziren, eta gainera, zati bat Espainiara eraman zuen. Amaierako egoera hau da: Fondoaren balioa 2013ko abenduaren 31n: 55.900 euro. Kontuaren saldoa: azken hiruhilekoko batez bestekoa: 58.900 euro; saldoa abenduaren 31n: 45.256 euro. Zein ondasun aitortu behar ditu zergapekoak 720 ereduan?



Ez da aitortu behar 2013ko abenduaren 31 baino lehen saldutako ondasun higiezina. Hala ere, Inbertsio Fondoa (abenduaren 31ko likidazio-balioa 50.000 eurotik gorakoa zen) eta kontu korrontea (azken hiruhilekoko batez besteko saldoa 50.000 eurotik gorakoa zen) aitortu beharko ditu.

Araudia

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali