saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003945

Egoitza Bizkaian daukan erakunde batek 3 kontu dauzka atzerrian: 2 kontu 50.000 eurotik gorako saldoekin, bata bere kontabilitatean behar bezala erregistratuta eta bestea atzerriko banku-erakundeak 196 ereduan aitortua, eta hirugarren bat kontabilitatean erregistratuta ez dagoena, 50.000 euro gainditzen ez dituzten saldoekin. Erakunde horrek zera jakin nahi du: kontu horien zein saldo hartu behar da kontuan, aitortzera behartzen duen muga gainditu duen ala ez zehazteko, eta bidezkoa izanez gero, zein aitortu behar du?

Planteatu den kasuan, ez da kontu horietako bat ere aitortu behar, lehenengo biak aitortzeko betebeharretik salbuetsita daudelako eta hirugarrenak, aitorpenaren ondorioetarako kontuan hartu ahal den bakarrak, 50.000 euro gainditzen ez dituen saldoa daukalako.

Araudia

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali