www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003941

Egoitza Bizkaian daukan pertsona fisiko bat, atzerrian kokatutako kontu baten titularkide da. Kontu horren saldoa, 2013ko abenduaren 31n, 95.000 euro zen, eta kontuan % 20ko partaidetza-ehunekoa zeukan (%20 = 19.000 euro). Kontu hori aitortu behar al du 720 ereduan, kontuan hartuta beste titularkidea den pertsona juridikoak, kontua bere kontabilitatean behar bezala erregistratuta edukitzeaz gain, %80ko partaidetza-ehunekoa daukala (%80 = 76.000 euro)?



Pertsona fisikoak informazio-aitorpena aurkeztu behar du, baita kontuak abenduaren 31n zeukan saldoaren (95.000 euro) eta partaidetza-ehunekoaren (% 20) berri eman ere.

Aitzitik pertsona juridikoak ez du aurkeztu behar 720 eredua, kontua bere kontabilitatean erregistratuta eta identifikatuta daukalako.

Araudia

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 bis artikulua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali