saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003936

720 eredua aurkeztu behar al du egoitza Bizkaian izanik Pertsona Fisikoaren Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 FA) araututako araubidean mendean (Lurralde espainiarrera etxez aldatu eta zerga egoitza Bizkaian kokatzen duten langileak) dagoen pertsona fisiko batek? Eta bere ezkontideak eta seme-alabek?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2018/01/01

Bai, egoitza Bizkaian daukaten eta lekualdatutako langileen zerga-araubidean dauden pertsona fisikoek egin behar dute atzerrian dauzkaten ondasun eta eskubideen aitorpena. Bere ezkontidea eta seme-alabak Bizkaian bizi badira, baliteke informazio-aitorpen hori aurkeztu behar izatea.

Data:2019-03-22

Erreferentzia

Bizkaiko egoiliar batek Espainiara lekualdatutako langileen araubide berezian ordaintzen ditu zergak, eta jakin nahi du ea 720 eredua derrigorrez aurkeztu behar duen, jatorrizko herrialdean eta beste herrialde batzuetan Atzerriko ondasunen eta eskubideen 720 ereduaren baldintzak eta mugak betetzen dituzten ondasunak baititu.

Galdera

Bizkaiko egoiliar batek Espainiara lekualdatutako langileen araubide berezian ordaintzen ditu zergak, eta jakin nahi du ea 720 eredua derrigorrez aurkeztu behar duen, jatorrizko herrialdean eta beste herrialde batzuetan Atzerriko ondasunen eta eskubideen 720 ereduaren baldintzak eta mugak betetzen dituzten ondasunak baititu.

Ebazpena:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 56. bis artikuluarekin bat eginez, lekualdatutako langileen araubide berezia aplikatzen zaie Espainiara lekualdatzearren egoitza fiskala Bizkaian duten pertsona fisikoei, eta horiek egoitza aldaketa egiten den zergaldian zehar eta hurrengo bost zergaldietan zehar artikulu horretan aurreikusitako araubide bereziarekin bat eginez ordaindu ahal izango dituzte zergak.

Beraz, zergadunek araubide berezian ordaintzen dituzte zergak egoiliarrak direlako, eta horregatik interesdunak 720 eredua aurkeztu behar du. Hala, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren hogeita zazpigarren xedapen gehigarriarekin eta Bizkaiko Lurralde Historikoan egoiliarrak diren pertsona fisiko eta juridikoei buruzko araubidearekin bat eginez, derrigorrezkoa da ez egoiliarrak diren pertsonak edo erakundeak lurralde horretan modu iraunkorrean ezarrita egotea, baita Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauaren 34. artikuluaren 3. atalean zehaztutako erakundeak ere.

Arautegia

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2017/12/31

Ez, egoitza Bizkaian daukaten eta lekualdatutako langileen zerga-araubidean dauden pertsona fisikoek ez dute egin behar atzerrian dauzkaten ondasun eta eskubideen aitorpena. Hala ere, bere ezkontidea eta seme-alabak ez daude araubide berez horren babespean. Beraz, Bizkaian bizi badira, baliteke informazio-aitorpen hori aurkeztu behar izatea.

Araudia

Data:2013-11-15

Erreferentzia:720

Eredua: Bizkaian aitortzera derrigortuak.

Galdera

Nork aurkeztu behar du 720 aitorpen-eredua, atzerrian diren ondasun eta eskubideei buruzko urteko aitorpen informatiboa, Bizkaiko Foru Ogasunean?

Ebazpena:

Pertsona edo erakunde hauek aurkeztu behar dute 720 aitorpen-eredua, atzerrian diren ondasun eta eskubideei buruzko urteko aitorpen informatiboa, Bizkaiko Foru Ogasunean:

  1. Bizkaian Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari atxikita dauden pertsona fisikoak, mundu osoan lortutako errentagatik. Funtsean, ohiko etxebizitza Bizkaiko Lurralde Historikoan dutenek eta Bizkaian zerga horri atxikita dauden zergadunek, 6/2006 Foru Arauaren, abenduaren 29koaren, 4. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatietan nahiz 13/2013 Foru Arauan, abenduaren 5ekoan, xedatutakoari jarraiki (bi foru-arauak Pertsona Fisikoen Errentaren gainerako Zergari buruzkoak dira, misio diplomatikoetako kideei buruzkoak eta abar). Beraz, espainiar lurraldera lekualdatzearen ondorioz Bizkaian zerga-egoitza ezartzen duten eta Egoiliar ez direnen Errentaren gaineko Zergaren ordaintzea erabakitzen duten pertsona fisikoak betebehar horretatik salbuetsita geratuko dira, 6/2006 Foru Arauaren, abenduaren 29koaren, 4.3. artikuluan eta 13/2013 Foru Arauan, abenduaren 5ekoan, adierazitakoarekin bat, aukera hori indarrean dagoen bitartean.
  2. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Bizkaiko foru-araudiari atxikita dauden pertsona eta erakunde juridikoak.
  3. Egoiliar ez direnen Errentaren gaineko Zergari buruzko Bizkaiko foru-araudiari atxikita dauden establezimendu iraunkorrak.
  4. Errentak esleitzeko erregimenean dauden eta zerga-egoitza Bizkaian duten erakundeak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali