Zein ondasun eta eskubide ez dira aitortu behar 720 ereduan?
Honako ondasun eta eskubide hauek ez dira aitortu behar:
720 ereduan lehenago aitortu ez diren eta abenduaren 31 baino lehen iraungi edo kitatzen diren ondasun edo eskubideak.
Kontabilitatean erregistratuta eta behar bezala identifikatuta dauden kontuak; baloreak, eskubideak, aseguruak eta errentak; ondasun higiezinak eta higigarriak eta horien eskubideak, baldin eta ondasun eta eskubide horien titularrak pertsona juridikoak badira.
Kontabilitatean erregistratuta eta behar bezala identifikatuta dauden kontuak; baloreak, eskubideak, aseguruak eta errentak; ondasun higiezinak eta higigarriak eta horien eskubideak, baldin eta ondasun eta eskubide horien titularrak jarduera ekonomiko bat egiten ari diren pertsona fisikoak badira.
Erakunde gordailuzainak 189 ereduan («Balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa») aitortu dituen balore, eskubide, aseguru eta errentak
Egoitza Espainian daukan banku-erakunde batek 196 ereduan («Urteko laburpena, kontura egindako atxikipen eta diru-sarrerena, higigarrien kapitalaren errenta edo etekinekin lotura dutenak … ») aitortu dituen kontuak, baldin eta zergapekoari egiaztatu bazaio erakunde horrek informazio-aitorpen horretan bere kontuaren berri eman duela.
Egoitza Bizkaian daukaten eta lekualdatutako langileen zerga-araubidean dauden pertsona fisikoek atzerrian dauzkaten ondasun eta eskubideak.