www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003891

PFEZaren zuzeneko estimazio arruntaren bitartez bere errendimenduaren kontu ematen duen enpresaburua. 2018/02/12an lokal bat erosi du (lonja bat), 2018/02/12 erabiltzen hasteko. Barakaldoko El Orden kaleko 16.ean dago lokala, eta katastroko haren erreferentzia U0023737V da. Lokala jarduerari lotu zaio %100ean. 200.000 eurotan erosi da lokala. Horietatik, 40.000 euro lurraren balioari dagozkio. “Taula” bidezko amortizazio-sistema hautatu da, eta %3ko amortizazio-koefizientea aplikatuko da.



Lokal honen ALTA erregistratzeko, jarduerari lotutako ondasunen edo inbertsio-ondasunen atalera joko dugu. Kasu honetan, aribideko urtean egindako eragiketa denez, aipatutako horiez gainera bete beharko ditugu, baita ere, fakturari edota erosketaren eskritura publikoari buruzko datuak gastuen eta jasotako fakturen atalean.

Honako esparru hauetan jarri beharko ditugu datuak:

  • Datu orokorrak:
    • Eragiketa-mota: Ondasuna altan ematea.
    • Eragiketaren data: 2018/02/01
    • Erabiltzen hasteko data: 2018/02/12
    • Titulua: Jabetza.
  • Ondasunari buruzko datuak:
    • Ondasun-mota: Lokala.
    • Kontuaren zenbakia: 210000000 (Ibilgeketa materialak).
    • Higiezinaren helbidea: El Orden kalea 16-lonja. Barakaldo (48901).
    • Katastroko erreferentzia: U0023737V.
    • Lurzoruaren balioa: 40.000 / Eraikuntzaren balioa: 160.000
  • Datu ekonomikoak:
    • Jarduera: 167320 (Bestelakoak; kafetegiak eta tabernak)
    • Lotura: %100
    • Amortizazio-balioa: 160.000 / Amortizazio-sistema: Taulak / 2017/12/31 arte metatutako amortizazioa: -
    • Egin gabeko amortizazioa: 160.000,00

ondasunaren alta

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Jabetza


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali