Zein da erregistroan idaztoharrak egiteko epealdia?
Hiruhilekoka bildu behar dira; lehen hiruhilekokoak apirilaren 25a baino lehen egin behar dira, bigarrenekoak uztailaren 25a baino lehen, hirugarrenekoak urriaren 25 baino lehen eta azken hiruhilekokoak hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen.
Hala ere, eragiketa batean fakturarik ematen ez bada edo faktura erraztua ematen bada, zergapekoak zazpi eguneko epealdia edukiko du eragiketa egiten denetik liburuan erregistratzeko, baldin eta epealdi hori aurreko idatz-zatikoa baino laburragoa bada.
“Batasunaren barruko eragiketa batzuk” kapituluko idaztoharrak ondasunak bidaltzen edo garraiatzen direnetik zazpi egun pasatu baino lehen egin behar dira.