www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003778

Sozietate mugatuetan, nortzuek daukate ahalmena dokumentazioa jasotzeko Bizkaiko Foru Ogasunaren bulegoetan?



Administratzaileei dagokie, estatutuek ezarritako moduan. Boterea esleitzea:

  1. Administratzaile bakarraren kasuan, ordezkaritza-ahalordea administratzaileari dagokio.
  2. Hainbat administratzaile solidarioren kasuan, ordezkaritza-ahalordea administratzaile bakoitzari dagokio.
  3. Baterako bi administratzaile baino gehiago izanez gero, gutxienez bi administratzailek gauzatuko dute mankomunatuki, estatutuetan zehaztutako moduan.

Eskuordetze-erabakiaren bidez kontseiluak batzorde betearazle bat edo zenbait kontseilari eskuorde izendatzen dituenean, haren jardunaren araubidea adieraziko da.

Borondatezko ordezkaritza

"Administrazio Kontseiluko Lehendakaritza" izango da beti ordezkaria. Kontseilari delegatuak eta administratzaile bakarrak eskumen guztiak ditu. Administratzaileek denbora-mugarik gabe beteko dute beren kargua. Ahalordedunak edo gerenteak borondatezko ordezkaritza izan dezake, ahalmen horiek eman bazaizkio.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali