saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalei buruzko Araudia aldatu duena eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua sortzeko.

Aurkibidea
Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetu dituena
V. Titulua Zergen arloko erregistro liburuei buruzko betebeharrak.

39. Artikulua Zergen arloko erregistro liburuak eduki eta artatu beharra.

  1. Zerga bakoitzari buruzko arautegian ezarriz gero, zergapekoek ezartzen diren erregistro liburuak eduki eta artatu beharko dituzte. Erregistro liburuak zerga egoitzan eduki behar dituzte zergapekoek, zergari buruzko arautegian bestetik xedatu ezean.
  2. Erregistroan idaztohartu beharreko eragiketen idazpenak eragiketa egiten denetik edo frogagiria jasotzen denetik hiru hilabete pasatu baino lehen egin behar da, eta nahitaez aitorpena edo autolikidazioa aurkezteko ezarritako epealdian amaitu baino lehen, zerga bakoitzari buruzko arautegian xedatutako salbuespenekin.
  3. Zergapekoek kontabilitateko betebeharrak betetzeko eduki behar dituzten kontabilitateko liburuak edo erregistroak, are informatikoak eta elektronikoak ere, zergen arloko erregistro liburu gisa erabili ahal izango dira, araudi honetan eta zergen berariazko arautegietan ezartzen denari lotuz gero.
  4. Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak arlo jakinetako enpresaburu eta profesionalen erregistro betebeharrak egokitzeko edo aldatzeko agindu dezake.

39 bis artikulua. Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua.

  1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29, 6/2006 Foru Arauko 24. artikuluan xedatutakoarekin batetorriz, jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoekegiten dituzten eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztu beharkodute, zerga horren ordainketan etekinak kalkulatzeko erabiltzenduten metodoa gorabehera.
  2. Betebehar bera edukiko dute jarduera ekonomikoren bategiten duten errenta-eratxikipenaren araubideko erakundeek ere,euren bazkideei, jaraunsleei, erkideei edo partaideei egin beharrekoetekin-eratxikipena eragotzi gabe.
  3. Artikulu honetako aurreko idatz-zatiko erregela bera aplikatukozaie testamentu-ahalordea erabiltzeko zain egonik jardueraekonomikoren bat egiten duten jarauntsiei ere, Pertsona FisikoenErrentaren gaineko Zergaren Araudiko 62. artikuluan etekinak eratxikitzekoezarritako erregelak gorabehera.
  4. Aurreko idatz-zatietan aipatutako zergapekoren batekhainbat jarduera egiten baditu, liburu bat bakarrik arteztu beharkodu eta jarduera bakoitzeko eragiketak ondo identifikatuta ezarri beharko ditu bertan.
  5. Eragiketa ekonomikoen liburua araudi honetan ezarritakoarekin bat etorriz arteztu behar da; egiten diren eragiketa ekonomiko guztiak erregistratu behar dira kapitulu hauetan sailkatuta:
    • Sarrerak eta emandako fakturak.
    • Gastuak eta jasotako fakturak.
    • Jarduerari lotutako ondasunak eta inbertsio-ondasunak.
    • Batasunaren barruko eragiketa jakin batzuk.
    • Hornidurak eta aurrerakinak.
  6. Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztuz gero, betetzat joko da Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Araudia onetsi duen abenduaren 29ko 1.624/1992 Errege Dekretuko 62. artikuluan ezarritako erregistro-liburuak arteztu beharra, enpresaburuek, profesionalek eta BEZaren beste subjektu pasibo batzuek daukatena.

    Para las actividades acogidas a los regímenes especiales simplificado, de la agricultura, ganadería y pesca, del recargo de equivalencia y del aplicable a los servicios prestados por vía electrónica, se deberá cumplimentar la parte del libro registro de operaciones económicas dedicada al Impuesto sobre el Valor Añadido, conforme a las especialidades formales previstas en la normativa de dicho impuesto para cada uno de los regímenes especiales mencionados, al igual que las entregas a título ocasional de medios de transporte nuevos realizadas por las personas a que se refiere la letra e) del apartado uno del artículo 5 de la Norma Foral del Impuesto sobre el Valor Añadido.

39 ter artikulua. Sarreren eta emandako fakturen kapitulua.

  1. Araudi honetako 39 bis artikuluan aipatutako zergapekoekeragiketa ekonomikoen liburuko sarreren eta emandako fakturen kapituluan erregistratu behar dituzte euren jarduera ekonomikoan jasotzen dituzten sarrerak eta faktura edo beste frogagiriren bat eragiten duten eragiketa guztiak
  2. Oro har, sarrerak eta faktura edo beste frogagiriren bat eragiten duten eragiketak bereizita eta dataren araberako hurrenkeran erregistratu behar dira; erregistro bakoitzak elementu hauek eduki behar ditu gutxienez:
    • Idaztoharraren zenbakia.
    • Eragiketaren data (egin den eguna).
    • Eragiketaren deskripzioa; kontabilitateko zer kontutan erregistratu behar den aipatu behar da, aplikatu beharreko kontabilitateko plan orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz.
    • Sartutako zenbatekoa, jarduera ekonomikoaren etekina zehazteko.

    Sarrera jarduera bati baino gehiagori badagokie,bakoitzari zenbat egozten zaion argitu behar da. Gainera, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Araudiko 63. Artikuluan (emandako fakturen erregistro-liburuari buruzkoa) eskatzen diren datu guztiak aipatu behar dira. Hauexek dira datuok: Eragiketa dokumentatzen duen fakturaren edo frogagiriaren zenbakia (behar denean, seriea ere bai); agiria eman den eguna, baldin eta eragiketa egin den egun berean eman ez bada; hartzailearen izendeiturak, sozietate-izena edo deitura osoa, eta beraren identifikazio fiskaleko zenbakia; eragiketen zerga-oinarria (Zergari buruzko Foru Arauko 78. eta 79. artikuluetan ezarritakoaren arabera kalkulatuta); beharrezkoa denean, zerga-tasa eta zerga-kuota

  3. Jarduera ekonomiko bat egiten duen zergapeko batek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate erraztua aplikatzen badu jardueraren etekin garbia zehazteko eta jarduera horretarako kobrantzen eta ordainketen irizpidea hautatu badu, kobrantza bakoitzaren datu hauek erregistratu behar ditu hura gertatzen den ekitaldian: Zenbatekoa, data, eragiketaren erreferentzia, eta behar denean fakturaren zenbakia.
  4. Fakturazioaren inguruko betebeharrei buruzko araudian xedatutakoaren arabera hartzailea identifikatu beharrik ez badago, aurreko 2. idatz-zatian aipatzen diren fakturak banaka idaztohartu beharrean laburpen-idazpenak egin daitezke, baldin eta denak Kontabilitateko Plan Orokorreko kontuen taulako kontzeptu berekoak badira eta jarduera berari badagozkio. Honelako idazpen batean datu hauek adierazi behar dira: Data, lehen eta azken agirien zenbakiak, zerga-oinarri orokorra, zerga-tasa, eta egun berean zenbaki korrelatiboekin emandako fakturen guztirako kuota. Fakturen guztirako zenbatekoa ezin da izan 6.000 euro baino gehiago, BEZa sartu gabe.
  5. Faktura bat hainbat idazpenetan jaso daiteke, baldin eta zerga-tasa desberdinak aplikatzen zaizkien eragiketak hartzen baditu.
  6. Gainera, fakturazioaren inguruko betebeharrei buruzko araudian aipatzen diren faktura zuzentzaileak ere erregistratu behar dira: aurreko 2. zenbakian aipatutako datuak ez ezik zuzendutako fakturen identifikazio-datuak ere zehaztu behar dira.
  7. Aurreko 2., 5. eta 6. zenbakietan ezarritako idazpenak nahikoak izan behar dira jarduera bakoitzari eta Kontabilitateko Plan Orokorreko kontuen taulako kontzeptu bakoitzari zenbat egotzi behar zaion jakiteko.
  8. Fakturak sarrerak erregistratu ondoren egiten badira, sarrera horiek dagokien kapituluan duten idazpen-zenbakia adierazi beharko da.

39 quater artikulua. Gastuen eta jasotako fakturen kapitulua.

  1. Araudi honetako 39 bis artikuluan aipatutako zergapekoek eragiketa ekonomikoen liburuko gastuen eta jasotako fakturen kapituluan erregistratu behar dituzte euren jarduera ekonomikoan egiten dituzten gastuak eta faktura, aduana-agiria edo beste frogagiriren bat jasotzea eragiten duten eragiketa guztiak.
  2. Oro har, gastuak eta faktura edo beste frogagiriren bat jaso beharra eragiten duten eragiketak bereizita eta dataren araberako hurrenkeran erregistratu behar dira; erregistro bakoitzak elementu hauek eduki behar ditu gutxienez:
    • Idazpenaren zenbakia.
    • Eragiketaren deskripzioa; kontabilitateko zer kontutan erregistratu behar den aipatu behar da, aplikatu beharreko kontabilitateko plan orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz.
    • Gastuaren zenbatekoa, jarduera ekonomikoaren etekina zehazteko.
    • Eragiketaren ondasuna eta jarduera.
    • Gastua jarduera edo ondasun bati baino gehiagori badagokio, bakoitzari zenbat egozten zaion argitu behar da.
    • Eragiketaren data (egin den eguna), behar izanez gero.

    Gainera, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Araudiko 64. artikuluan (jasotako fakturen erregistro-liburuari buruzkoa) eskatzen diren datu guztiak aipatu behar dira. Hauexek dira datuok: faktura jasotzeari dagokion zenbakia; faktura eman den eguna; eragiketa egin den eguna (faktura eman den egunean egin ez bada, eta hala ezarrita badago fakturan); faktura eman behar izan duenaren izen-deiturak, sozietate-izena edo deitura osoa, eta beraren identifikazio fiskaleko zenbakia; zerga-oinarria (Zergari buruzko Foru Arauko 78. eta 79. artikuluetan ezarritakoaren arabera kalkulatuta); beharrezkoa denean, zerga-tasa eta zerga-kuota. Kutxa-irizpidearen araubide bereziaren menpeko eragiketen kasuan eta araubide horren menpekoak ez baina araubide horren menpeko eragiketen hartzaileak diren subjektu pasiboen kasuan, datu hauek jaso beharko dira: eragiketaren ordainketa-eguna (ordainketa zati batena izan zein osoa izan), kasuan-kasuan dagokion zenbatekoa bereiz adierazita, eta eragiketaren ordainketa partziala edo osoa egiteko erabilitako bidea.

  3. Jarduera ekonomiko bat egiten duen zergapeko batek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate erraztua aplikatzen badu jardueraren etekin garbia zehazteko eta, jarduera horretarako, kobrantzen eta ordainketen irizpidea hautatu badu, ordainketa bakoitzaren datu hauek erregistratu behar ditu hura gertatzen den ekitaldian: eragiketaren zenbatekoa, data eta erreferentzia, eta —behar denean— fakturaren zenbakia.
  4. Data berean jasotako faktura guztien laburpen-idazpena egin daiteke, baldin eta denak Kontabilitateko Plan Orokorreko kontuen taulako kontzeptu berekoak badira eta jarduera edo ondasun berari badagozkio, honako hauek adierazita: hornitzaile berak bidalitako fakturen lehen eta azken zenbakiak, hornitzaileak emandakoak; zerga-oinarrien guztirako batura eta guztirako zerga-kuota eta, horrez gainera, jarduerak kutxa-irizpidearen araubide bereziaren menpe dauden ala ez, baldin eta eragiketen guztirako zenbatekoa (BEZa sartu gabe) 6.000 euro baino gehiago ez bada eta faktura bakoitzean dokumentatutako eragiketen zenbatekoa 500 euro baino gehiago ez bada (BEZa sartu gabe). Kutxa-irizpidearen araubide bereziaren menpeko eragiketen kasuan, datu hauek jaso beharko dira: eragiketaren ordainketa-eguna (ordainketa zati batena izan zein osoa izan), kasuan-kasuan dagokion zenbatekoa bereiz adierazita, eta eragiketaren ordainketa partziala edo osoa egiteko erabilitako bidea.
  5. Faktura bat hainbat idazpenetan jaso daiteke, baldin eta zerga-tasa desberdinak aplikatzen zaizkien eragiketak hartzen baditu.
  6. Gainera, fakturazioaren inguruko betebeharrei buruzko araudian aipatzen diren faktura zuzentzaileak ere erregistratu behar dira: aurreko 2. zenbakian aipatutako datuak ez ezik zuzendutako fakturen identifikazio-datuak ere zehaztu behar dira.
  7. Aurreko 4., 5. eta 6.zenbakietan ezarritako idazpenak nahikoak izan behar dira jarduera eta ondasun bakoitzari eta Kontabilitateko Plan Orokorreko kontuen taulako kontzeptu bakoitzari zenbat egotzi behar zaion jakiteko.
  8. Gainera, gastuetan erregistratu behar dira enpresaburuek edo profesionalek Europar Batasunaren barruan egiten dituzten zergapeko ondasun-eskuraketek eragiten dituzten ondasun-emateen fakturak.

    Halaber, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 97. artikuluko bat ataleko 4. zenbakian aipatzen diren fakturen edo kontabilitateko frogagirien idazpenak ere egin behar dira.

  9. Aurreko zenbakiko lehenengo paragrafoan aipatzen diren fakturen kasuan, dokumentatutako ondasun-emateei dagozkien Batasunaren barruko ondasun-eskuraketen zerga-kuotak kalkulatu beharko dira, eta faktura horien idazpenean jaso.

    Halaber, aurreko zenbakiko bigarren paragrafoan aipatzen diren fakturen edo kontabilitateko frogagirien kasuan, agiri horietan dokumentaturiko ondasun-emateen edo zerbitzugintzen zerga-kuotak kalkulatu beharko dira, eta faktura edo kontabilitateko frogagiri horiei buruzko idazpenetan jaso.

  10. Fakturak gastuak erregistratu ondoren jasotzen badira, gastu horiek dagokien kapituluan duten idazpen-zenbakia adierazi beharko da

39 quinquies artikulua. Jarduerari lotutako ondasunen eta inbertsio-ondasunen kapitulua.

  1. Araudi honetako 39 bis artikuluan aipatutako zergapekoek eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuko jarduerari lotutako ondasunen eta inbertsio-gastuen kapituluan erregistratu behar dituzte jarduerari lotutako ondasunak eta inbertsio-ondasunak.
  2. Jarduerari lotutako ondasunen eta inbertsio-gastuen kapituluan ondoko hauek ere erregistratu behar dira, behar bezala banakatuta: 39 bis artikuluan aipatutako zergapekoek egiten duten jarduerari lotutako ibilgetu materialaren, ibilgetu ukiezinaren eta higiezinetako inbertsioen elementuak; ondasun bakoitzeko datu hauek adierazi behar dira gutxienez:
    • Idaztoharraren zenbakia.
    • Ondasunaren deskripzioa (ondo identifikatzeko behar diren datu guztiak adierazi behar dira).
    • Eskuraketa-eragiketaren identifikazioa: Eragiketa dokumentatzen duen fakturaren edo frogagiriaren zenbakia; hornitzailearen izen-deiturak, sozietate-izena edo deitura osoa, eta beraren identifikazio fiskaleko zenbakia.
    • Ondasunaren eskuraketa-prezioa, ondoko hauek banakatuta:
    • Hornitzailearen fakturako zerga-oinarria; zerga-tasa;jasandako zerga-kuota; Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ordainketan kendu daitekeen kuota; eragiketaren gastu gehigarriak, ondasunaren balioari gehitzen zaizkionak.
    • Noiz hasi den erabiltzen eta bizitza baliagarria. Ibilgetu ukiezinaren elementuen kasuan, elementua noiz jaso edo eskuratu den.
    • Amortizazio-kuota eta, egonez gero, metatutako amortizazioa.
    • Ondasun higiezinen kasuan, katastroko erreferentzia.
    • Ibilgailu automobilen eta beste garraiogailu batzuen kasuan, matrikula.

      Gainera, ondasunaren eta jardueraren arteko loturaren ehunekoa Pertsona Fisikoren Errentaren gaineko Zergaren ordainketarako eta titulartasunaren ehunekoa zehaztu behar dira, eta baxaren berri eman behar da (noiz eta zergatik gertatu den azalduta).

  3. Halaber, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ordainketarako, inbertsio-ondasunen ziozko kenkariak erregularizatu behar direnean Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 107-110 bitarteko artikuluetan (biak barne) xedatu den bezala, foru arau horretako 108. artikuluaren arabera inbertsiokotzat jotzen diren ondasunen datu hauek idaztohartu behar dira aurreko 2. Puntuan azaldutakoez gainera:
    1. Kenkarien urteko behin betiko hainbanaketa, eta behar den kasuetan urteko erregularizazioa ere bai.
    2. Erregularizazio-aldian inbertsio-ondasunik eman bada, ondasunaren deskripzioa sartu behar da erregistroan, ondokoak xehatuta:Identifikaziorako behar diren datu guztiak; ematearen berri ematen duen sarreren eta emandako fakturen kapituluko idazpenaren erreferentzia; ematearengatik aplikatutako kenkariaren erregularizazioa (BEZari buruzko Foru Arauko 110. artikuluan zehaztutako prozedurari jarraituz egina).
  4. Subjektu pasiboek, halaber, erregistraturiko inbertsioondasun bakoitzari dagozkion fakturak eta aduanako agiriak zehatz-mehatz identifikatu ahal izateko behar adina datu eman beharko dituzte.

39 sexies artikulua. Batasunaren barruko eragiketa jakin batzuen kapitulua.

  1. Araudi honetako 39 bis artikuluan aipatutako zergapekoek ondoko eragiketak idaztohartu behar dituzte erregistro-liburuko Batasunaren barruko eragiketa jakin batzuen kapituluan:
    1. Ondasunak bidali edo jaso izana Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 70. artikuluko lehenengo idatz zatiko 7. zenbakiko b) letran aipatzen diren aditu txostenak edo lanak egiteko.
    2. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 9.artikuluko 3. zenbakian eta 16. artikuluko 2. zenbakian aipatzen diren Batasunaren barruko ondasunen transferentziak eta eskuraketak, are 9. artikuluko 3. zenbakiko e), f) eta g) paragrafoetako salbuespenetan aipatzen direnak ere.
  2. Aurreko idatz-zatian aipatzen diren Batasunaren barruko eragiketen idaztoharretan datu hauek zehaztu behar dira:
    1. Eragiketa eta beraren data (egin den eguna).
    2. Eragiketako ondasunen deskripzioa; behar den kasuetan eskuraketaren faktura edo jabetzaren titulua adierazi behar da
    3. Eragiketari dagozkion beste faktura edo agiri batzuk.
    4. Hartzailearen edo bidaltzailearen identifikazioa: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ordainketarako identifikaziozenbakia, sozietatearen izena eta egoitza.
    5. Ondasunak irten edo heldu diren Batasuneko estatua.
    6. Eragiketa burutzeko ezarritako epealdia, ezarri bada.
    7. Ondasunen egoera Batasunaren barruko ematea edo eskuraketa gertatu arte.

39 septies artikulua. Horniduren eta aurrerakinen kapitulua.

Lanbide-jarduerak egiten dituzten araudi honetako 39 bis artikuluan aipatutako zergapekoek hornidurei buruzko datu hauek idaztohartu behar dituzte erregistro-liburuko horniduren eta aurrerakinen kapituluan:

  • Idaztoharraren zenbakia.
  • Eragiketa nolakoa den: Hornidura edo aurrerakina.
  • Noiz gertatu den hornidura edo noiz ordaindu den aurrerakina.
  • Horniduraren edo aurrerakinaren zenbatekoa.
  • Hornidura ordaindu edo aurrerakina jaso duenaren identifikazio fiskaleko zenbakia eta izen-deiturak (edo sozietatearen izena).
  • Eragiketa islatzen duen fakturaren zenbakia, egonez gero..

39 octies artikulua. Eragiketa ekonomikoen liburua arteztea.

  1. Ahal dela, araudi honen bidez araupetutako eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua baliabide informatikoen bitartez arteztu behar da. Ogasun eta Finantza Sailak laguntza-programa bat emango die zergadunei liburua artezteko. Programa horrek Araudiko 46 bis artikuluan aipatzen den aitorpen informatiboan adierazi beharreko informazioa sortuko du.
  2. Erregistroko idaztoharretan balioak eurotan eman behar dira. Fakturako kontu-unitatea edo dibisa euroa ez beste bat bada, kopurua eurotara ekarri behar da erregistro-liburuan idaztoharra egiteko.

39 nonies artikulua. Erregistroan idaztoharrak egiteko epealdiak.

  1. Erregistro-liburuan agertu beharreko eragiketak hiruhilekoka bildu behar dira; lehen hiruhilekoko eragiketen idaztoharrak apirilaren 25a baino lehen egin behar dira, bigarren hiruhilekoko eragiketenak uztailaren 25a baino lehen, hirugarren hiruhilekoko Eragiketenak urriaren 25 baino lehen, eta azken hiruhilekoko eragiketenak hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen.
  2. Hala ere, eragiketa batean fakturarik ematen ez bada edo faktura erraztua ematen bada, zergapekoak zazpi eguneko epealdia edukiko du eragiketa egiten denetik liburuan erregistratzeko, baldin eta epealdi hori aurreko idatz-zatikoa baino laburragoa bada.
  3. 39 sexies artikuluko 1. idatz-zatian aipatzen diren eragiketen idaztoharrak ondasunak bidaltzen edo garraiatzen direnetik zazpi egun pasatu baino lehen egin behar dira.

39 decies artikulua. Erregistroko idaztoharrak zuzentzea.

  1. Araudi honetako 39 bis artikuluan aipatzen diren zergapekoek aurreko artikuluetako idaztoharretan egiten dituzten akats materialak zuzendu beharko dituzte. Zuzenketa hauek idaztohar edo idaztohar-multzo baten bidez egin behar dira Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioaldia amaitutakoan.

    Zuzenketa egin ondoren idaztoharreko edo idaztohar- multzoko datuak nahikoa izan behar dira Zergaren likidazioaldian benetan sortutako eta jasandako kopurua kalkulatzeko.

    Sarrera edo gastua sortu duen eragiketa batean faktura eman edo jaso beharrik ez badago, eta gainerako kasuetan modu orokorrean, akatsa zuzentzeko idaztoharra aurreko artikuluko 1. Idatz-zatian ezarritako epealdietan egin behar da.

  2. 39 quinquies artikuluko 3 idatz-zatian aipatzen diren inbertsio-ondasunei dagokienez, ondasun horiek eskuratzeagatik aplika daitezkeen kenkarien erregularizazioan ondasunen idaztoharren ondoan egin behar dira.

39 undecies artikulua. Informazio gehigarria.

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuan eragiketa hauen berri eman behar da:

  1. Administrazio publikoetako erakundeek ematen dituzten diru-laguntzak, sorospenak eta laguntzak, 42.2 artikuluko bigarren paragrafoan aipatutakoak.
  2. Negozio-lokalen errentamenduak (araudi honetako 44.1 artikuluan xedatutakoaren ondoreetarako denak batera hartu behar dira kontuan). Honelakoetan errentatzaileak datu hauek adierazi behar ditu: Errentariaren izen-deiturak edo sozietate izena edo izendazio osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia; errentatutako higiezinaren katastroko erreferentzia edo zenbaki finkoa eta non dagoen jakiteko behar diren datu guztiak.
  3. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kargapeko emate izan edo izango diren ondasun higiezinen eskualdaketen kontraprestazio gisa jasotako kopuruak.
  4. Ceuta eta Melillako Ekoizpen, Zerbitzu eta Inportazioaren gaineko Zergaren kargapeko eragiketak.
  5. Nekazaritzako konpentsazioak ordaintzen dituzten enpresaburu edo profesionalen eragiketak, fakturazioaren inguruko betebeharrei buruzko araudian aipatzen den ordainagiria luzatu badute
Bizkaiko Foru Aldundiaren 44/2013 FORU DEKRETUA, martxoaren 26koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalei buruzko Araudia aldatu duena eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua sortzeko.
XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa. Zergapekoei 2014. urtean aplikatuko zaien araubidea.

  1. 1. Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak arautzen dituen Araudiko 39 bis artikuluak aipatzen dituen zergapekoak (205/2008 Foru Dekretuak onartzen du araudi hori) 2015eko urtarrilaren 1era arte ez daude behartuta eramatera eragiketa ekonomikoen liburua, baldin eta 2012. urteari dagokion zergaldian enpresa-jarduerak egin eta jardueron etekin garbia zuzeneko zenbatespen arruntaren edo erraztuaren bidez zehaztu bazituzten, eta zergaldi horretan guztira 30.000 eurotik gorako diru-sarrerak izan ez bazituzten.

    Jarduera 2012. urtean hasi bada eta hasierako ekitaldia urtebete baino txikiagoa bada, lortutako sarrerak urtebetekoak balira bezala hartuko dira kontuan aurreko zenbatekoa kalkulatzeko.

  2. Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak arautzen dituen Araudiko 39 bis artikuluak aipatzen dituen zergapekoak (205/2008 Foru Dekretuak onartzen du araudi hori) ez daude behartuta 2015eko urtarrilaren 1era arte eramatera eragiketa ekonomikoen liburua, baldin eta 2012. urteari dagokion zergaldian jarduera profesionalak egin, jardueron etekin garbia zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez edo zenbatespen objektiboaren metodoaren hitzarmenen modalitatearen bidez zehaztu bazituzten, eta zergaldi horretan guztira 6.000eurotik gorako diru-sarrerak izan ez ez bazituzten.

    Jarduera 2012. urtean hasi bada eta hasierako ekitaldia urtebete baino txikiagoa bada, lortutako sarrerak urtebetekoak balira bezala hartuko dira kontuan aurreko zenbatekoa kalkulatzeko.

  3. Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak arautzen dituen Araudiko 39 bis artikuluak aipatzen dituen zergapekoak (205/2008 Foru Dekretuak onartzen du araudi hori) 2015eko urtarrilaren 1era arte ez daude behartuta eramatera eragiketa ekonomikoen liburua, baldin eta 2012. urteko zergaldian enpresa-jarduerak egin badituzte eta jardueron etekin garbia zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez edo zenbatespen objektiboaren metodoaren zeinu, indize edo moduluen modalitatearen bidez zehaztu badituzte.
  4. Jarduera ekonomikoak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten badituzte, goiko 1., 2. eta 3. zenbakietan xedatutakoa aplikatuko zaie Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak arautzen dituen Araudiko 39 bis artikuluak aipatzen dituen zergapekoei (205/2008 Foru Dekretuak onartzen du araudi hori), betiere zenbaki horietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
  5. Goiko ataletan aipatzen diren zergapekoek beren kontabilitate- eta erregistro-betebeharrak bete beharko dituzte, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 115. artikuluan eta foru arau hori garatzeko xedapenetan ezarritakoaren arabera eta 2013ko abenduaren 31n indarrean dagoen testuaren arabera, kontuan hartuta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera zer modalitate erabiltzen den jarduera ekonomikoen etekin garbia zehazteko.

Bigarrena. Jarduerara afektatutako ondasunak eta inbertsio-ondasunak: xehetasunak.

205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalei buruzko Araudiko 39 bis artikuluan aipatzen diren zergapekoek eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua aurkezten duten lehen urtean hauen berri eman behar dute, banakatuta: jarduerara afektatutako ibilgetu materiala, ondare ukiezina eta higiezinetako inbertsioen elementuak; ondasun bakoitzeko datu hauek adierazi behar dituzte gutxienez:

  • Idazpenaren zenbakia.
  • Ondasunaren deskripzioa, ondasuna behar bezala identifikatzen laguntzen duten datu guztiak adieraziz.
  • Noiz hasi den erabiltzen eta bizitza baliagarria. Ibilgetu ukiezineko elementuen kasuan, elementua noiz jaso edo eskuratu den.
  • Amortizazioari dagokionez ondasunak duen balioa, dagokion amortizazio-kuota eta, hala badagokio, metatutako amortizazioa.
  • Ondasun higiezinen kasuan, katastroko erreferentzia.
  • Ibilgailu automobilen eta beste garraiobide batzuen kasuan, matrikula.

Bestalde, jarduerarekiko afektazioaren portzentajea adieraziko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako.»

Hiru. 207/2007 Foru Dekretuak onartutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 53. artikuluko 2. zenbakiko 2. puntuko bigarren paragrafoari Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 26ko 44/2013 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriko Bat zenbakian egiten zaion erreferentzia ulertzen da, orain, 53. artikuluko 1. zenbakiko 2. puntuko bigarren paragrafoari egiten zaiola.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.—Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudiarenaldarazpena

Bat. Azaroaren 20ko 207/2007 Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudiko 53. Artikuluko 2. idatz-zatiko 2. zenbakiko bigarren paragrafoa aldatu da eta honela geratu da:

«Sarreren eta gastuen aldi-egozketarako kobrantza eta ordainketa irizpidea aplikatzea Zerga Administrazioak onetsitzat joko da abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalei buruzko Araudiko 46 bis artikuluan aipatzen den aitorpen informatiboan adierazte hutsagatik. Gutxienez hiru urtean mantendu beharko da.»

XEDAPEN INDARGABETZAILEA. BAKARRA
  1. Foru Dekretu hau indarrean jartzen denean indargabetuta geratuko da 57/2004 Foru Dekretua, apirilaren 6koa, fakturazioaren inguruko betebeharrak araupetu dituena.
  2. Horrekin batera indargabetuta geratu dira Foru Dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden edo harekin bat ez datozen maila bereko edo beheragoko mailako xedapen guztiak.
AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa. Indarrean jartzea.

Foru Dekretu hau «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

Bigarrena. Gaikuntza.

Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuari ahalmena eman zaio Foru Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali