www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003704

Jarauntsiaren kausatzailea apirilaren 12an hil zen, eta bizi zen egoitzak Bilbon hilabete osoa kobratzen dio. Sar daiteke egoitzaren hilekoa gastu kengarrietan?



Bai, azken gaixotasunaren gastuak kengarriak dira. Kausatzailea egoitzan bizi bazen eta, bere araudiaren arabera, jaraunsleek hilabete osoa ordaindu behar badute, gastu hori kengarria da eta nahikoa da egoitzaren faktura Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Atalean aurkeztea.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali