www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003701

Desgaitasuna duen pertsona batek pentsio-plan batean egindako ekarpenak. Erreskatea, kapital gisa eta errenta gisa. Tributazioa



Ezinezkoa baldin bada erretiroaren prestazioa erretiro partzialeko egoerara aurreratzea, kontsulta-egileak ulertu ahalko du BGAEtik jasotako kopuruak BGAEan borondatezko baja eman izanagatik ondorio direla, bertan 10 urtetik gora egon dela egiaztatzeagatik, eta aipatutako erretiro-kontingentziaren edo beste kontingentzia baten gertaera eragilea bete ez baita (gertaera eragilea estatutuetan edo zehaztapenetan azalduta dagoen moduan). Halaxe baldin bada, kontsulta-egileak %60ko integrazio portzentajea aplikatu ahal izango die BGAEtik jasotako kapital-kopuruei, erabateko erretiroa hartuko duelako; izan ere, kasu horretan bi ordainketa egingo lirateke, bi arrazoi ezberdinengatik (bata borondatezko bajagatik eta bestea erretiratzeagatik). Beraz, kontsultagileak berriro aplikatu ahal izango dio %60ko integrazio portzentajea bazkide den BGAEtik kapital-eran ekitaldi honetan edo hortik aurrerako beste edozein urtetan jasotzen duen zenbatekoari. erretiro-prestazioaren kobrantza erretiro partziala kobratzeko unera arte aurreratu ahal bada,jaso zenituen kopuruak erretiroaren kontingentziagatik jaso zenituela hartuko da (eta ez erakundean borondatezko baja hartu izanagatik). Kopuru horiei %60ko integrazio portzentajea aplikatu ahal izan zenien (eta badirudi hala egin zenuela), betiere, adierazi dugun bezala, prestazio hori 2014/01/01etik kapital-eran jaso zenuen lehenengoa izan bazen, eta lehen ekarpenetik bi urte igarota bazeuden. Hala baldin bada, zergadunak ezin izango dio %60ko integrazio portzentajea berriro aplikatu BGAE beretik (edo beste batetik) jasotako zenbatekoari, erabateko erretiroa hartu ondoren.

Hala eta guztiz ere, erretiro partzialeko kobrantza 2014tik baino lehenagoko ekitaldi batean kobratu bazenuen eta erretiro-prestazioa azken hori baino geroagoko ekitaldi batean egin bazen, kopuru biei aplikatu ahal izango diezu %60ko integrazio portzentajea. Hori guztia Bizkaiko Foru Aldundiaren 175/2013 Foru Dekretuko xedapen gehigarri bakarrean ezarritakoarekin bat.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali