saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003649

Katastroko balioarekiko ez adostasunak

Katastro balioa kalkulatzeko udalerri bakoitzean indarrean dauden balio-ponentziak aplikatzen dira. Lehenengo eta behin eraikin osoaren balioa kalkulatzen da, eta, ondoren, eraikinaren balioa elementu guztien artean banatzen da, partaidetza koefizientearen arabera, eskrituretan jasotakoari jarraiki. Katastro balioa oso kasu gutxitan banatzen da elementuaren azaleren arabera.

Katastroetako datu-basean jasotako informazioan oinarritzen den metodo arautua da. Horrenbestez, zergadun batek katastro balioari buruzko errekurtso bat aurkeztu nahi badu, orduan testua arrazoitu eta errekurtsoa ziurtatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren adibideak:

  • Desadostasuna partaidetza koefizienteei badagokie: eskriturak
  • Desadostasuna erabilerari badagokio:
  • Elementuaren erabilera aldatuz gero;
    1. Lokalaren azken egoeraren planoak, teknikari eskudun batek sinatuta
    2. Erabilera aldaketaren eskrituren fotokopia (*)

      (*) Erabilera aldaketaren eskriturarik eduki ezean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

      • Obra bukaerako ziurtagiria, ikus-onetsita.
      • Udalaren bizigarritasun lizentzia edo obren lizentzia
  • Erabilera aldatu ez bada:
    • Eskatutako erabileraren udal ziurtagiria
    • Argazkiak
  • Desadostasuna azalerari badagokio:

    Teknikari eskudunak sinatutako planoa.

    Gogoratu behar da katastro azalera ez dela, inolaz ere, eskrituretan jasotakoa, baizik eta katastroak egiaztatutako azalera eraikia, obra berriaren dokumentazioan islatutakoan oinarrituz.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali