Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003557
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2016/01/01
Bikotearen araubide ekonomikoa irabazpidezkoa denez, egotzi beharreko kopurua % 50ekoa da bikotekide bakoitzeko, titulartasunari dagokion ehunekoa horixe baita. Hala, printzipioz, bakoitzak 450.000 euroko zenbatekoa egotzi beharko du. (EGBko %50).
Hala ere, ez dute baliorik zenbatu beharko, ohiko etxebizitzak gehienez 400.000 eurora arteko salbuespena baitu, beraz bakoitzak 50.000 euro baino ez ditu egotzi beharko.
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2015/12/31
Bikotearen araubide ekonomikoa irabazpidezkoa denez, egotzi beharreko kopurua % 50ekoa da bikotekide bakoitzeko, titulartasunari dagokion ehunekoa horixe baita.
Hala, printzipioz, bakoitzak 112.500 euroko zenbatekoa egotzi beharko du. (EGBko %25).
Hala ere, ez dute baliorik zenbatu beharko, ohiko etxebizitzak gehienez 400.000 eurora arteko salbuespena baitu.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.