saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003521

Nola zehazten da zerga oinarria hipoteka maileguetan?



1/2011 FORU ARAUA, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa. 12.2, 41 artikuluak

12.2.c Artikulua

Hipotekak, bahiak eta antikresiak bermaturiko betebehar edo kapitalaren zenbatekoan baloratuko dira; horren barruan, interesengatik aseguratzen diren kopuruak (bost urtez gehienez), kalte-ordainak eta ez betetzeagatik ezartzen diren zehapenak edo antzeko kontzeptuak sartuko dira. Bermaturiko kopurua berariaz adierazi ez bada, kapitala eta hiru urteko interesak hartuko dira oinarritzat.

Maileguaren berme gisa eratutako hipoteka kitatzen denean, foru dekretu honen 44. artikuluan aipatutako egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergapetze gradualerako kontuan hartu beharreko zerga-oinarria txikitu egingo da, bermatutako maileguaren zenbateko izendunarekin parekatzeraino.

Hipoteka-maileguen berritzea dokumentatzen duten eskrituren lehenengo kopiak.

41 Artikulua
  1. Zuzeneko xedetzat baliozta daitekeen kopuru edo gauza bat duten eskrituren lehenengo kopietan, aitortutako balioa erabiliko da oinarri gisa, eta administrazioak egiaztatu egin ahal izango du.
    Berme-eskubide errealetan eta bermedun maileguak dokumentatzen dituzten eskrituretan, zerga-oinarria foru arau honen 12. artikuluko 2. paragrafoko c) idatz-zatian xedatutakoaren arabera zehaztuko da. Hipotekak edo bestelako edozein berme-eskubide geroratzen denean eta haien maila hobetzen denean, zerga-oinarria maila okerragotzen zaion eskubideari esleitutako erantzukizun osoa izango da. Maila berdinketan, zerga-oinarria lehenik ezarritako berme-eskubideari dagokion erantzukizunaren zenbatekoak zehaztuko du.Paragrafo honetan xedatutakoa betetzeko, eskritura publikoaren lehenengo kopiatzat joko da zerga hau likidatzeko dagokion zerga-administrazioan aurkezten den lehena.
  2. Notario-aktetan aurreko paragrafoan xedaturikoa beteko da, protesto-aktetan salbu, horrelakoetan zerga-oinarria protestaturiko efektuaren balio nominalaren edo protestoa eragin duen kopuruaren herena izango baita.
  3. Egintzaren xedea balioztatu ezin den gauza dela ulertuko da haren indarraldi osoan, baita iraungi denean ere, oinarriaren zenbatekoa ezin denean zehaztu. Zenbateko hori ezin bada egintza egitean finkatu, zerga gauza balioztaezina balitz bezala eskatuko da, eta zenbatekoa zehazten denean likidazioa osatu ahal izango da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali