Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003521
Hipotekak, bahiak eta antikresiak bermaturiko betebehar edo kapitalaren zenbatekoan baloratuko dira; horren barruan, interesengatik aseguratzen diren kopuruak (bost urtez gehienez), kalte-ordainak eta ez betetzeagatik ezartzen diren zehapenak edo antzeko kontzeptuak sartuko dira. Bermaturiko kopurua berariaz adierazi ez bada, kapitala eta hiru urteko interesak hartuko dira oinarritzat.
Maileguaren berme gisa eratutako hipoteka kitatzen denean, foru dekretu honen 44. artikuluan aipatutako egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergapetze gradualerako kontuan hartu beharreko zerga-oinarria txikitu egingo da, bermatutako maileguaren zenbateko izendunarekin parekatzeraino.
Hipoteka-maileguen berritzea dokumentatzen duten eskrituren lehenengo kopiak.
Zuzeneko xedetzat baliozta daitekeen kopuru edo gauza bat duten eskrituren lehenengo kopietan, aitortutako balioa erabiliko da oinarri gisa, eta administrazioak egiaztatu egin ahal izango du.
Berme-eskubide errealetan eta bermedun maileguak dokumentatzen dituzten eskrituretan, zerga-oinarria foru arau honen 12. artikuluko 2. paragrafoko c) idatz-zatian xedatutakoaren arabera zehaztuko da.
Hipotekak edo bestelako edozein berme-eskubide geroratzen denean eta haien maila hobetzen denean, zerga-oinarria maila okerragotzen zaion eskubideari esleitutako erantzukizun osoa izango da.
Maila berdinketan, zerga-oinarria lehenik ezarritako berme-eskubideari dagokion erantzukizunaren zenbatekoak zehaztuko du.Paragrafo honetan xedatutakoa betetzeko, eskritura publikoaren lehenengo kopiatzat joko da zerga hau likidatzeko dagokion zerga-administrazioan aurkezten den lehena.
Notario-aktetan aurreko paragrafoan xedaturikoa beteko da, protesto-aktetan salbu, horrelakoetan zerga-oinarria protestaturiko efektuaren balio nominalaren edo protestoa eragin duen kopuruaren herena izango baita.
Egintzaren xedea balioztatu ezin den gauza dela ulertuko da haren indarraldi osoan, baita iraungi denean ere, oinarriaren zenbatekoa ezin denean zehaztu.
Zenbateko hori ezin bada egintza egitean finkatu, zerga gauza balioztaezina balitz bezala eskatuko da, eta zenbatekoa zehazten denean likidazioa osatu ahal izango da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.