www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003517
Sozietate eragiketen modalitatean kargapean ez dauden zerga-egitateak. Ez da aurkeztu behar autolikidaziorik.
Ez dira zergapekoak izango honako hauek:
- Berregituratzeko eragiketak.
- Sozietateen benetako zuzendaritzaren egoitza edo sozietate egoitza Europar Batasuneko estatu batetik beste batera aldatzea.
- Sozietatearen eraketa eskritura edo estatutuak aldatzea, eta, bereziki, sozietatearen helburua aldatzea eta sozietatearen iraunaldia aldatzea edo luzatzea.
- Akzioen jaulkipen primek esklusiboki eratutako erreserben kontura egiten diren kapital zabalkuntzak.
- Ondoren zehaztuko diren aktiboen eta pasiboen eskualdaketak, nahiz eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 101. eta 111. artikuluetan aipatzen diren eragiketak izan ez, baldin eta haien emaitza ekonomikoak baliokideak badira:
- Finantza-bitartekarien inbertsio-koefizienteei, baliabide propioei eta informazioobligazioei buruzko 1985eko maiatzaren 25eko 13/1985 Legeko 8.3.d) artikuluan aipatzen den bezalako babes-sistema instituzional bat eratzeko eta zabaltzeko egiten direnak.
- Bankuen Berregituraketa Ordenatua egiteko Funtsak parte hartuta kredituentitateak berregituratzeko prozesuetan egiten direnak; prozesu horiek Bankuak berregituratzeari eta kreditu-entitateen baliabide propioak indartzeari buruzko 2009ko uztailaren 26ko 9/2009 Legegintzako Errege Dekretuko 7. artikuluan aipatzen dira.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko hamalaugarren xedapen gehigarriko 3 zenbakian aipatzen diren errentak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli