Mailegu baten bermepean eratutako hipotekak eratzean eta kitatzean zein kasu daude salbuetsita?
Mailegu (edo kreditu) baten ordainketarako bermetzat egindako hipoteken eskubide errealen eraketa edo kitapena, baldin eta mailegu hori ohiko etxebizitzaren erosketarako edo berregokipenerako erabiltzen bada (1/2011 FA 58.29.a) artikulua):
Etxebizitza: Etxebizitzak eta haiekin batera doazen garajeak (bi unitate gehienez) eta eranskinak, eraikin berberean daudenak, batera eskualdatzen badira. Honen ondoreetarako, negozio-lokalak ez dira hartuko etxebizitza eranskintzat, nahiz eta harekin batera eskualdatu.
Ohiko etxebizitzatzat edo birgaikuntzatzat joko da PFEZri buruzko abenduaren 6/2006 Foru Arauaren 89. artikuluan halakotzat definitutakoa.
Era berean salbuetsita daude alderantzizko hipotekak, abenduaren 7ko 41/2007 Legeak aurreikusten duen bezala.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.