saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003451

3. kasua: Etxebizitzaren alokairu Entitateari

ETXEBIZITZA ALOKATZEA SOZIETATE gizonak (IFZ: 33.333.333-P; ohiko bizilekua: Bilbo), bigarren egoitza bat dauka Barakaldon, eta sozietate bati alokatzea erabaki du. Alokairu kontratuan aipatu da sozietateak “bere langileentzako etxebizitza gisa” erabiliko duela. Alokairua 2013ko urtarrilaren 1ean hasiko da, hilero ordainduko da eta zerga oinarria hilean 1.000 € dira. 2013ko apirilean jabeen erkidegoak 50.000 €ko faktura (+ BEZ (% 21)) jaso du, igogailuaren obra batengatik. Gizonari, etxebizitzaren eskrituren arabera, obraren kostuaren % 10 dagokio. Abenduan, jaunak 6.000€ko faktura(+BEZ(21%) jasu du lehiok aldatzeko.

GALDERAK ETA ERANTZUNAK
1. BEZaren ondorioetarako, gizona enpresaburu edo profesionaltzat hartzen da?

Bai. 7/1994 Foru Arauaren 5. artikuluak xedatzen duenez, enpresari edo profesionaltzat hartuko dira, besteak beste, etengabeko diru-sarrerak lortu xedez, gauzazko zein gauzazkoez besteko ondasuna ustiatzea dakarren edo dakarten ondasun emate edo zerbitzugintza bat edo gehiago burutzen dutenak. Ondasun-errentariak, bereziki, horrelakotzat hartuko dira.

2. Alokairu hau zergapekoa eta BEZetik salbuetsia da?

Bai, zergapekoa eta BEZetik salbuetsita da . 7/1994 Foru Arauaren 20.Bat.23 artikuluaren arabera, salbuetsita daude lurrekin batera errentatzen diren eta etxebizitza soilik izatea xede duten eraikuntzak edo berauen zatiak. Kasu honetan, berdin da nork ordaintzen duena , etzebizitza moduan erabiltzea inportanteena da.

3. Alta eman behar du Jarduera Ekonomikoetan?

Ez, etxebizitzaren errentariak ez du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman behar. Etekinak PFEZ aitorpenean sartu beharko ditu, besterik gabe.

4. BEZaren ereduak aurkeztu behar ditu aldizka?

Ez. BEZaren gaineko Foru Araudiaren 20. artikuluak salbuetsitako jarduerak baino egiten ez dituenez, ez ditu aldizka aurkeztu beharko BEZaren ereduak. Etekinak PFEZ aitorpenean sartu beharko ditu, besterik gabe.

5. Kengarria al da bere jardueran jasandako BEZa?

Ez. BEZaren gaineko Foru Araudiaren 20. artikuluak salbuetsitako jarduerak baino egiten ez dituenez, ez du jardueragatik jasandako BEZaren kuotak kentzeko eskubiderik.

6. Igogailuaren lanei aplika dakieke % 10eko tasa murriztua?

% 10eko tasa murriztua aplikatu ahal izango litzaieke BEZaren gaineko 7/1994 Foru Arauaren 91.Bat.2.10 artikuluan xedatutako 3 baldintzak betez gero.

Honako betekizunak betetzen bada BEZeko %10 hartuko dezake. Hau da 7/1994ko FA, 91.Bat.2.10º artikulokoak:

Etxebizitza-eraikinak edo haien atalak berriztatzeko eta konpontzeko egiten diren obrak, honako hauek betez gero:

  1. Hartzailea pertsona fisikoa izan behar da, ezin da aritu ez enpresaburu ez profesional gisa, eta etxebizitza beretzat erabili behar du. Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, zenbaki honetan sartzen dira jabeen erkidegoei egiten zaizkien obrak.
  2. Obrak egiten diren etxebizitzaren eraikuntza- edo birgaitze- lanak obra berriak hasi baino bi urte lehenago amaituta egon behar dira.
  3. Obrak egiten dituen pertsonak ez du ekarri behar materialik obrak burutzeko; ekartzen baditu, haien kostua ezin da izan eragiketaren zerga-oinarriaren %40 baino gehiago.

Kasu honetan a) baldintza betetzen da hartzailea jabeen erkidegoa delako, baina litekeena da c) baldintza ez betetzea igogailua garestiegia delako.

7. Eta lehioen obrari aplika dakioke %10a?

Ez, inola ere ez, ez baitu betetzen 7/1994 Foru Aginduaren 91.Bat.2.10 artikuluko a) baldintza:“Hartzailea pertsona fisikoa izatea, ez enpresari edo profesional gisa ez aritzea, eta etxebizitza beretzat erabiltzea”.Kasu honetan, ez dio axola beste bi baldintzak betetzeak.

Hori bai, jarduerari eragiten dion ezinbesteko gastua denez, emakumeak jasandako BEZa kendu ahal izango du.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali