www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003434

308 eredu, baliokidetasun errekarguaren araubide berezia aurkezteko epea



Bidaiarien araubidean esportatzaileen aldeko itzulketak egin dituzten subjektu pasiboen itzulketen eskabidedun autolikidazioen aurkezpena apiril, uztail eta urriko egutegiko lehen hogeita bost egunen barruan egingo da. Azken likidazioaldikoak urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu behar dira

Hiruhileko bakoitzeko autolikidazioan delako hiruhileko horretan subjektu pasiboak era eragingarrian itzuli dituen kuotak itzultzeko baino ezin da eskatu.

Garraiobide berrien emate salbuetsiak egiten dituzten lantzean behingo subjektu pasiboentzako eta zerga zergaren araubide sinplifikatuan ordaintzen duten eta bidaiarien garraioa edo merkatugaien errepidezko garraioa jarduera egiten duten subjektu pasiboentzako itzulketaren aurkezpena, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Arautegiaren 30 bis artikuluan ezarri denarekin bat, kasuan kasu egokia den garraiobidearen ematea edo eskuraketa gertatu den hilaren hurrengoaren gutegiko lehenengo hogeita bost egunen barruanegingo da, salbu eta uztailaren kasuan, hil horretan aukera egongodelako aurkezpena abuztu osoan eta irailaren lehen hogeita bostegunetan egiteko, eta abenduaren kasuan, azken horretan hurrengourteko urtarril osoan aurkez daitekeelako.

Erakunde publiko edo gizarteko erakunde pribatu diren subjektupasiboek hiru hilabeteko epealdia edukiko dute itzulketa eskaeradaukan autolikidazioa aurkezteko itzulketa eragiten duen ondasunematea gertatzen denetik.

Oharra: Ematen den ibilgailu bakoitzeko autolikidazio bat aurkeztubehar da. Ezin da likidatu aldi berean ibilgailu bat baino gehiago, ez etaeredu bakar batean likidatu ere ibilgailu berrien Batasunaren barrukoemateak, baliokidetasun-errekarguaren araubidean dauden subjektupasiboei bidaiarien araubidean egindako esportazioengatik egitenzaizkien itzulketak, eta erakunde publiko edo gizarteko erakunde pribatudiren subjektu pasiboei egiten zaizkienak ere (jasandako kuoetatikondasunak eskuratzean ezin kendu ezin dituzten kopuruak, ondasunokgero onartutako erakundeen esku jarri badituzte Batasunetik kanpora esportatzeko).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali