www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003432

Nola aurkezten dira BEZko autolikidazioak konkurtson dauden enpresak?



Zergaren autolikidazioaren ekitaldian konkurtsoa adierazten bada auto baten bidez, subjektu pasiboak urtean bi autolikidazio aurkeztu beharko ditu: bata konkurtsoa adierazi aurreko zergaegitateengatik eta bestea adierazpenaren ondokoengatik.

Dagokion laukia X batez markatu behar da, eta autolikidazioaren aldia zatitzeko erreferentziatzat hartuko den eguna zehaztu behar da formatu honekin: urtea/hila/eguna.

Aldi-zatiketa hau ez zaie aplikatuko HIEan inskribatuta dauden subjektu pasiboei, ez eta erakunde taldeen araubide bereziari heldutakoei ere (Urteko laburpen-aitorpena).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali