Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003422
2011. urtean 20.000 euroko munta aitortuko luke eta munta horrek ez duenez 2011. ekitaldian 6.000 euroko munta gainditzen, esku-dirutan laukitxoanez luke zenbatekorik sartuko; ordea, 2012. urtean dirutan jasotako 12.500 euroak jarriko lirateke (5.000 + 7.500) eta “ekitaldia” laukitxoan 2011 jarriko genuke, hori baita salmenta ekitaldia. 2013. ekitaldiko 347an “esku dirutan” laukitxoan 20.000 euro aitortuko genituzke eta “ekitaldia ” laukitxoan 2011 jarriko genuke.
Bigarren kasuan, dirutan jaso den zenbatekoak gainditu egiten duenez 2011. ekitaldia, urte horretan 20.000 euroko salmentaren berri emango genuke eta, linea berean, dirutan jasotako zenbatekoa, hau da, 7.000 euro.Zenbatekoa dirutan jasotzen den hurrengo urteetan, kopuru hori metatu egingo da, eta hala adieraziko da eragiketa horren ondoriozko zenbatekoak benetan dirutan jasotzen diren ekitaldiei dagozkien aitorpenetan. Beraz, modu horretan jasotako zenbateko gehiago daudenean baino ez da beteko eremu hori; hau da, kopuru metatua ez da berriro ekarriko, zenbatekoan aldaketarik egon ez bada aitortu zen azken alditik.
45.1.h) artikulua, 205/2008 Foru Dekretua, abenduaren 22koa (358 KB).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.