Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003412
Hirugarren peritua izendatzeko modua Zergak kudeatzeko araudia ezarri duen 112/2009 Foru Dekretuko 97.3 art. zehaztu da; hona:
Hirugarren peritu batzuk izendatzeko, Ogasun zuzendari orokorrak elkargo, elkarte edo lanbide korporazio ezberdinei –legeak onartzen dituenak– eskatuko die, urrian eta gutxienez 5 urtetik behin, hirugarren peritu gisa jarduteko prest dauden elkargokide edo elkartekideen zerrenda bidal dezatela.
Azaroa amaitu aurretik zerrenda aurkeztuta, zerrenda bakoitzeko elkargokide bat aukeratuko da abenduan zozketa publiko bidez. Hortik aurrera, hurrengo 5 ekitaldietan eta zozketa berri bat egin arte, izendapena hurrenkera korrelatibo bidez egingo da, ondasunen izaera eta baloratu beharreko eskubideak aintzat hartuta.
Ondasunen izaeragatik edo baloratu beharreko eskubideengatik profesionalen elkargo, elkarte edo korporazio gaiturik egongo ez balitz, edo hirugarren peritu modura jarduteko prest dagoen profesionalik egongo ez balitz, kasuan kasuko erregistro ofizialean inskribatutako tasazio sozietatea izendatuko da.
Ordainsariak direla eta, hara zer dioen foru dekretu bereko 97.4 artikuluak:
Zerga Administrazioak ordainsari estandarrak ezarri ahalko ditu Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 128.3 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki izendatu behar diren hirugarren perituentzat.
Gaur egun perituen ordainsariak 2372/2009 FORU AGINDUAk finkatzen ditu; agindu horren bidez peritu-tasazio kontrajarrietan esku hartzeko izendatutako gainerako perituen ogibidesariak, haien gainean eratu diren ondasun edo eskubideei dagozkienak, ezarri dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.