Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003409
Peritu-tasazio kontrajarriaren prozedura balioa egiaztatzeko egintzaren (BEE) ondoriozko balorazioa aurkaratzeko idazkia aurkeztutakoan hasten da.
Kontuan eduki behar da PTKren prozedurak bi muga ezartzen dizkiola balorazioari: beheko muga autolikidazioan aitortutako balioa da eta goiko muga BEEn finkatutako balioa (gutxieneko balio eratxikigarria).
BEEn balorazioa ezartzen da (GBE) foru dekretu batean ezarritako irizpideak eta koefizienteak aplikatuta (irizpide eta koefiziente horiek urtero eguneratzen dira foru agindu bidez).
BEEren aurkarapena aurkeztutakoan Administrazioak bere teknikarien (perituen) esku jartzen du espedientea eta PTKren prozedura hasten da. Zergapekoari jakinarazten zaio prozedura hori hasi dela.
Perituen irizpena (balorazioa) jakinarazi ondoren zergapekoak 2 hileko epealdia dauka honetarako (batzuetan lehenengo egiaztapenerako perituen irizpena erabiltzen da; hala bada, irizpena berriz jakinarazi behar da):
Zergapekoak atzera egiten badu, PTKren prozedura amaitutzat jotzen da eta likidazioa egiten da zerga-oinarritzat kopuru hauetatik txikiena hartuta: perituen irizpenean ezarritako balioa (aitortutako balioa baino gehiago izanez gero) eta gutxieneko balio eratxikigarria.
Tasazioa baloratu beharreko ondasunarekin bat datorren titulua daukan peritu batek egin behar du. Perituaren gastuak zergapekoak ordaindu behar ditu.
Barrukoa: tasazio bat alderdiaren peritu-tasaziotzat onartzeko bi baldintza bete behar dira:
Hau gertatuz gero (3A), ez dago zertan izendatu beste peritu bat: behin betikotzat hartzen da zergapekoaren perituaren balorazioa eta PTK amaitutzat jotzen da. Balorazio hori likidazio osagarrirako zerga-oinarritzat hartzen da, baldin eta ez bada egiaztatuko balioa (GBE) baino gehiago, ez autolikidazioan aitortutako balioa baino gutxiago.
Hau gertatuz gero (3B), beste peritu batengana jo behar da. Gero beste peritu bat izendatu dela jakinarazten da eta beraren ordainsarien berri ematen da. 15 eguneko epealdia dago ordainsarien kopurua jartzeko. Bi aukera daude:
Hori eginez gero, PTKren prozedura amaitutzat jotzen da eta Administrazioaren perituak finkatutako balioa hartzen da aintzat, baldin eta ez bada egiaztatuko balioa (GBE) baino gehiago, ez aitortutako balioa baino gutxiago..
Hirugarren perituak bi hilabeteko epealdia dauka balorazioetako bat berresteko edo beste balorazio bat egiteko.
Hirugarren perituaren balorazioa zergapekoari jakinaraziko zaio.
Balorazio hori balio errealtzat hartuko da eta bera izango da zerga-oinarria, baldin eta ez bada egiaztatuko balioa (GBE) baino gehiago, ez hasieran aitortutako balioa baino gutxiago. Horrela PTKren prozedura amaituko da.
Hirugarren perituaren ordainsariak noren kontura diren erabakitzeko irizpide hauek aplikatu behar dira:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.