saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003408

Aurkeztu daiteke errekurtsoa eskualdatutako hiri-ondasun baten balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazio osagarriaren kontra?

Hainbat aukera daude; banan-banan xehetuko ditugu:

  1. Balioa egiaztatzeko egintzan (BEE) finkatutako balorazioa soilik aurkaratu.
    1. Aurkaratzeko idazkiak peritu-tasazio kontrajarriaren prozedura abiarazten du (PTK); honen helburua ondasunaren balio erreala ezartzea da.
    2. Desadostasun arrazoi bakarra BEEren ondoriozko balorazioa denean aurkaratzen da.
      Barrukoa: aurkarapenarekin batera interesdunaren balorazioaren aldeko agiriak aurkeztu daitezke, esaterako tasazio-txostenak (ad.: bankuarena, mailegua eskatu bada), argazkiak, etab.
    3. Hilabete dago aurkezteko balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazioa jakinarazten denetik.
    4. Ondorioa zorra etetea da inolako bermerik gabe, kopurua gorabehera.
  2. Kasu berezia: BEE aurkaratu baina balorazioaren kontra PTK aurkezteko eskubidea gordeta.
    1. Berraztertzeko errekurtsoa da.
    2. Balorazioa ezarri duen BEE behar bezala arrazoitu ez dela uste denean aurkaratu daiteke, deuseztasuna alegatuta.
    3. Hilabete dago aurkezteko balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazioa jakinarazten denetik, eta hiru hilabete ebazteko.
    4. PTK eskatzeko eskubidea gordetzen denez, BEE ondo arrazoituta dagoen edo ez ebatzi ondoren (berraztertzeko errekurtsoa edo FAEA) berriz ere hilabeteko epealdia hasten da balorazioaren kontrako aurkarapena aurkezteko. (ikus a. atala).
    5. Ondorioa zorra etetea da inolako bermerik gabe, kopurua gorabehera.
  3. Berraztertzeko (aukerako) errekurtsoa aurkeztu likidazioaren kontra.
    1. Errekurtsoak denaren kontra egin dezake, BEEn finkatutako balorazioaren kontra izan ezik.
    2. Hilabete dago aurkezteko balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazioa jakinarazten denetik, eta hiru hilabete ebazteko.
    3. Ondorioa zorra etetea da inolako bermerik gabe, kopurua Zerga-bilketako Araudian ezarritakoa baino gehiago ez bada (gaur egun: 10.000 euro).
  4. FAEAri administrazioarekiko diru-erreklamazioa aurkeztu likidazioaren kontra.
    1. Zuzenean aurkeztu daiteke berraztertzeko errekurtsoaren arrazoi eurengatik. Hau da, likidazioaren kontra egin daiteke, baina ezin da jo FAEAra balioa egiaztatzeko egintzan ezarritako balioaren kontrako errekurtsoa aurkezteko. FAEAk ez du ebazten ondasunaren balorazioa handia edo txikia den.
    2. Nolanahi ere, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da FAEAra jo harik eta ebazpena eman arte (edo horretarako ezarritako 3 hileko epealdia amaitu arte).
    3. Hilabete dago erreklamazioa aurkezteko balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazioa jakinarazten denetik, eta urtebete ebazteko.
    4. Ondorioa zorra etetea da inolako bermerik gabe, kopurua Zerga-bilketako Araudian ezarritakoa baino gehiago ez bada (gaur egun: 10.000 euro).

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali