saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003377

Esleitu beharreko errentaren zehaztapena

Bazkide, jaraunsle, komunero edo partaide bakoitzari esleitu beharreko errenta PFEZko arauen arabera zehaztuko da, jarduera ekonomikoen, eta kapital higigarrien eta higiezinen etekinetarako ezarritako integrazio-portzentajeak aplikatu behar izan gabe (nahiz eta PFEZko zergadun bakoitzaren autolikidazioan aplikatuko diren), hurrengo berezitasunen arabera:

Entitateko kide guztiak SZko (ez ondare sozietateak) edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren EZko subjektu pasiboak badira, esleitu beharreko errenta SZko araudian ezarritakoaren arabera kalkulatuko da. Establezimendu iraunkorrik ez duten ez-egoiliarren EZko zergadunei dagokienez, esleitu beharreko errenta ez-egoiliarren EZko Foru Arauko IV. Kapituluan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da.

Pertsona fisikoak ez diren SZko subjektu pasiboei edo establezimendu iraunkorra duten edo establezimendu iraunkorrik ez duten ez-egoiliarren EZko zergadunei esleitu beharreko jarduera ekonomikoen garapenari atxiki gabeko elementuak eskualdatzetik ondorioztatzen diren ondare irabaziei dagokienez, ez dira aplikatuko 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako ondare elementuetatik ondorioztatzen diren ondare irabazien zenbatekoa zehazteko PFEZko Foru Arauko 1. xedapen iragankorrean arautzen diren murrizketa koefizienteak.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali