saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003359

Bizkaibai bidez Errekurtsoak jarri

Errekurtso bat jartzeko urratsak hauek dira:

  1. “Errekurtso eta beste idazkiak” atalean “Aurkezpenak” aukera aukeratuko dugu.
  2. “Dokumentu motak” goiti-behera koadroan “Birjapenezko errekurtsoak” aukeratuko dugu.
  3. Dokumentazio eransketari buruzko informazio pantailan, “Jarraitu” botoia sakatuko dugu.
  4. Tekleatu edo bilatuko dugu birjarpenezko errekurtsoa jarriko diogun likidazioaren zenbakia.
  5. Birjarpenezko errekurtsoari dagozkion datuak beteko ditugu.
  6. Dokumenturen bat erantsi nahi badugu, “Agiriak erantsi” botoia sakatu behar dugu.
  7. Eransteko agiriak aukeratuko ditugu. Hauek PDF edo aldez aurretik ConversorTIFF, behera-kargatzeko eskuragarri dagon, aplikazioarekin prozesatutako TIFF formatukoa izan behar du.
  8. Behin dokumentua aukeratuta “Agiriak erantsi” botoian sakatuko dugu eranskinen zerrendari gehitzeko.
  9. Prozesua behin baino gehiagotan errepikatu dezakegu nahi dugun dokumentazio zerrenda osotu arte. Behin hori eginda, “Bidali” botoian sakatuko dugu eransketa betetzeko.
  10. Behin eransketa burututa eta birjarpenezko errekurtsoari dagozkion beste datuak beteta, “Onartu” botoia sakatuko dugu tramitearekin jarraitzeko.
  11. ”ZIRRIBORRO”-an baieztatu dezakegu aurkezten ditugun datuak egokiak diren. Behin hau eginda, “Onartu” botoian sakatuko dugu.
  12. Aurkezpena baieztatzeko koordenatuak sartuko ditugu.
  13. Eskaria bukatzerakoan, laburpen bat aurkeztuko da.

Adibide praktikoa

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali