www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003343
Gerorapenak eskatu Egoitza elektronikoaren bidez
Gerorapenerako eskabidea egiteko, ondoko urrats hauek eman behar dira:
- www.ebizkaia.eus egoitza elektronikora sartuko gara eta identifikazio elektronikorako bitarteko batekin identifikatuko gara.
- "Izapideen katalogoa" bilatzailean "Gerorapenak" idatziko dugu. Emandako emaitzen artean, "Gerorapenak eta Zatikapenak" izapidea hautatuko dugu.
- "Gerorapena edo zatikapenaren eskaera" ataleko IZAPIDETU botoia sakatuko dugu.
- Ondoren, pantaila bat agertuko da eta pantaila horretan eskatzailearen zorrak bistaratuko dira; horietako zor bat edo zor batzuk aukeratu behar dira, gerorapenean sartu nahi ditugunak alegia.
- Zorrak aukeratu ondorik, gerorapenerako eskabidea egiteko behar diren gainerako datu guztiak bete behar dira.
- Gerorapenerako eskabidearen aurkezpena egiaztatzen da, formularioaren zirriborroa ikusi eta onartu ostean.
- Eskaera berretsitakoan L-13 formularioa ikus daiteke berrespenaren berri ematen duen pantailan bertan (Eskaera bistaratu) edo menu nagusi joanda (Ordaintzeko moduak - Gerorapena eta zatikapena – Eskaerak bistaratu).
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli