Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003318
2014/04/1etik aplikagarria
Gozamena iraungitzean, lehenengo jabe soilak likidazio bat egin behar du kontzeptu horrengatik, zeina jabetza soila eskuratu zuenean zerga ordaintzetik kanpo geratu ziren ondasunen balio osoaren portzentajearen gainean egingo den.
Jabaria sendotu zen unean ondasunek zuten balioaren gainean aplikatuko da portzentaje hori, iraungitzearen unean indarrean dauden zergaren araudiko arauekin bat.
Jaraunsleak zuzeneko lerroko direnean,100eko 1,5eko tasa proportzionala ordaindu behar izango da. Hala ere, 400.000 euroko gutxieneko kopurua salbuetsita geratzen da jaraunsleko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.