Zeintzuk dira 653 ereduarekin aurkeztu beharreko agiriak?
Eskaera pribatua edo agiri publikoa, Foru Ogasun honi zergaren likidazioa eskatzeko eta erregistratzaileari gozamenaren azkentzea eta jabariaren finkapena eskatzeko.
Gozamendunaren eta jabe soilaren nortasun agiri nazionalak.
Gozamena zein tituluren bidez eskuratu zen (jaraunspena, dohaintza) erakusten duen agiria.
Heriotzaren ziurtagiria (gozamenduna hil bada).
Ahaidetasuna (familia-liburua), desgaitasuna eta abar egiaztatzen duen dokumentazioa.