saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003289

Nola aurkez ditzaket Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergen ereduak?

Azken 5 urteotan aplikagarria

650 eredua

Bi eratara aurkez daiteke:

Aitorpen arrunta, hau da, autolikidaziorik gabe. Administrazioak, egiaztapen guztiak egin ondoren, likidazioa egiten du eta interesatuari jakinarazten dio.

“Alkar poderoso” edo testamentu-ahalorde baten menpeko jaraunspenetan nahitaez hautatu behar da hau, baldin eta testamentu-ahalordea modu ezeztaezinean baliatu ez bada edo ahalordea azkentzen duen zerbait gertatu ez bada.

Inprimakiko orri guztiak bete behar dira, 8.a izan ezik (autolikidaziorako da).

Autolikidazioa. Zergadunak berak zehazten du zenbat ordaindu behar duen eta gero Administrazioak egiaztatzen du,eta behar denean, likidazio osagarria igortzen du.

Orri guztiak bete behar dira. Subjektu pasibo bakoitzak autolikidazio-orri bat aurkeztu behar du.

Autolikidazioa egiteko, ezinbestekoa da jaraunsle edo legatu-hartzaileek hautatzea.

650-V, 653, 651, 651-V eta 652 ereduak

Autolikidazio gisa aurkeztu behar dira.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ereduak aurkezteko moduak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali