saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003289

Nola aurkez ditzaket Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergen ereduak?



Azken 5 urteotan aplikagarria

650 eredua

Bi eratara aurkez daiteke:

  • Aitorpen arrunta, hau da, autolikidaziorik gabe. Administrazioak, egiaztapen guztiak egin ondoren, likidazioa egiten du eta interesatuari jakinarazten dio.

    “Alkar poderoso” edo testamentu-ahalorde baten menpeko jaraunspenetan nahitaez hautatu behar da hau, baldin eta testamentu-ahalordea modu ezeztaezinean baliatu ez bada edo ahalordea azkentzen duen zerbait gertatu ez bada.

    Inprimakiko orri guztiak bete behar dira, 8.a izan ezik (autolikidaziorako da).

  • Autolikidazioa. Zergadunak berak zehazten du zenbat ordaindu behar duen eta gero Administrazioak egiaztatzen du,eta behar denean, likidazio osagarria igortzen du.

    Orri guztiak bete behar dira. Subjektu pasibo bakoitzak autolikidazio-orri bat aurkeztu behar du.

    Autolikidazioa egiteko, ezinbestekoa da jaraunsle edo legatu-hartzaileek hautatzea.

650-V, 653, 651, 651-V eta 652 ereduak

Autolikidazio gisa aurkeztu behar dira.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ereduak aurkezteko moduak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali