www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003269

Higiezin batek jabe ugari baldin ba ditu, bakoitzak duen titulartasun ehunekoaren arabera ordain dezake?



Bai, baldintza jakin batzuk betetzen badira. Mota horretako erreziboak jabekide bakoitzaren titulartasunaren ehunekoaren arabera helbideratu daitezke. OHZren agiria titulartasun ehunekoen arabera banakatu daiteke; horrela, titular bakoitzari ordaintzea dagokion OHZ kuotaren zatia igorriko zaio, elementuaren gaineko titulartasun ehunekoaren arabera.

Kontuan hartu beharreko oharrak:
  • Banakapena alderdi batek eskatuta egingo da, Udal Zergen atalari zuzendutako idazki baten bidez, ordainagiria banakatzeko eta titular bakoitzari ehuneko bat emateko eskatuz. Nahikoa izango da jabeetako edozeinek sinatuta egotea. Idazkia Bizkaiko Foru Aldundiko edozein erregistrotan edo egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango da.
    • Eskaera urteko edozein unetan egin ahal izango da.
    • Oro har, tributu-kuotaren zatiketak eskatzen den ekitaldiaren hurrengo zerga-ekitaldian izango ditu ondorioak.
    • Hala ere, urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean eskatzen bada, eskaerak eskatzen den zergaldian izango du eragina.
  • Tributu-kuota ezin izango da zatitu, baldin eta, horren ondorioz, gutxieneko kuota bat baino kuota txikiagoak badira:
    • Higiezina kokatuta dagoen udalerriko ordenantzan ezarritako gutxieneko kuotari jarraituko zaio. Udalak kudeaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren esku utzi badu, 6 eurokoa izango da.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali