www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003269
Higiezin batek jabe ugari baldin ba ditu, bakoitzak duen titulartasun ehunekoaren arabera ordain dezake?
Bai, baldintza jakin batzuk betetzen badira. Mota horretako erreziboak jabekide bakoitzaren titulartasunaren ehunekoaren arabera helbideratu daitezke. OHZren agiria titulartasun ehunekoen arabera banakatu daiteke; horrela, titular bakoitzari ordaintzea dagokion OHZ kuotaren zatia igorriko zaio, elementuaren gaineko titulartasun ehunekoaren arabera.
Kontuan hartu beharreko oharrak:
- Banakapena alderdi batek eskatuta egingo da, Udal Zergen atalari zuzendutako idazki baten bidez, ordainagiria banakatzeko eta titular bakoitzari ehuneko bat emateko eskatuz. Nahikoa izango da jabeetako edozeinek sinatuta egotea. Idazkia Bizkaiko Foru Aldundiko edozein erregistrotan edo egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango da.
- Tributu-kuota ezin izango da zatitu, baldin eta, horren ondorioz, gutxieneko kuota bat baino kuota txikiagoak badira:
- Higiezina kokatuta dagoen udalerriko ordenantzan ezarritako gutxieneko kuotari jarraituko zaio. Udalen ordenantza fiskalek ez badute gutxieneko kuotarik ezartzen, kuota hori 6 €-koa izango da.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli