www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003269

Higiezin batek jabe ugari baldin ba ditu, bakoitzak duen titulartasun ehunekoaren arabera ordain dezake?



Hiri-ondasunetan bai. Mota horretako erreziboak jabekide bakoitzaren titulartasunaren ehunekoaren arabera helbideratu daitezke.

OHZren agiria titulartasun ehunekoen arabera banakatu daiteke; horrela, titular bakoitzari ordaintzea dagokion OHZ kuotaren zatia igorriko zaio, elementuaren gaineko titulartasun ehunekoaren arabera.

Landa-ondasunen kasuan, ezin zaio bakoitzari bere zatia helbideratu.

Kontuan hartu beharreko oharrak:
  • HIRI OHZ agiria baino ezin da banakatu; LANDA OHZ ezin da inola ere banakatu.
  • Banakatzeko, OHZ atalera eskaera idatzi bat igorri beharko da, alde baten eskariz, erreziboa banakatzeko eta titular bakoitzarentzat dagokion ehunekoaren araberako errezibo bana emateko eskatuz. Edozein jabek sinatzea nahikoa izango da. Idazkia Bizkaiko Foru Aldundiaren edozein erregistrotan edo egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango da.
  • Zerga-kuota ezingo da zatitu baldin eta zatiketaren ondorioz ateratzen diren kuotak txikiagoak badira, batetik, udal bakoitzak ezarritako gutxieneko kuota baino, zerga udalak berak kudeatzen badu, eta, bestetik, txikiagoak badira foru arauaren 3. artikuluko 4. zenbakian aipatzen den kuota baino, udalak eskuordetu egin badu zergaren kudeaketa, foru arauaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (6€).
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali