www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003265

Atzerrian dagoen ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenketa aplika daiteke?



Onartu ahalko da ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaririk, eraikitzen ari den etxebizitza baten konturako ordainketak egiten direnean edo etxebizitza gozatzeko 12 hileko epealdia amaitu ez denean edo kargua edo enplegua dela eta beste bat gozatzen denean.

Onartuko da ere zergaren araudiak hain arruntak ez diren beste kasu batzuk aurreikusten dituelako, horietan pertsona bat atzerrian egon daitekeela zerga ondorioetarako Bizkaiko egoiliarra izateari utzi gabe (hala nola Espainiako misio diplomatikoetako edo kontsul bulegoetako kideak, diplomatikoa edo kontsularena ez den lanpostu edo enplegu ofiziala atzerrian gauzatzen duten jarduneko funtzionarioak eta abar). Kasu horietan bateragarriak dira atzerrian dagoen etxebizitza bat etengabe okupatzea eta Bizkaian zerga egoitza izatea, eta zergadunek ohiko etxebizitzaren inbertsioagatiko kenketa aplika dezakete (horretarako eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badituzte, logikoa denez).


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali