www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003256

Zein da ondare eskualdaketen zergen zerga oinarria, eta balioaren egiaztapena nola egiten da?



Zerga Oinarria eskualdatzen den ondasun edo eskubidearen balio erreala da (1/2011 FAren 12. art.)

Balioaren egiaztapena:

Administrazioak esku izango du eskualdatutako ondasunen eta eskubideen, sozietate eragiketaren edo egintza juridiko dokumentatuaren balio erreala egiaztatzeko (1/2011 FAren 60. artikulua).

Egiaztatzeko bitartekoak

(1/2011 FAren 60.2 artikulua)

Egiaztapena Zergei buruzko 2/2005 FA Orokorraren 55.1 art. ezarritako baliabideen bitartez egingo da:

  • Etekinak zergaren arauan ezarritako portzentajean egoztea edo kapitalizatzea.
  • Zergen arloko erregistro ofizialetan ageri diren balioak erreferentziatzat hartuta zenbatestea.
  • Merkatuko batez besteko prezioak.
  • Nazio eta atzerriko merkatuetako kotizazioak.
  • Administrazioaren perituen irizpena.
  • Ondasunek aseguru kontratuetan dituzten balioak.
  • Hipotekatutako finkak tasatzeko ezarritako balioa, hipotekei buruzko legeriarekin bat etorriz.
  • Ondasunaren beste eskualdaketa batzuetan aitortutako prezioa edo balioa; inguruabarrak kontuan hartu behar dira eta arauz ezarritako epealdi baten barrukoak izan behar dira.
  • Zerga bakoitzari buruzko foru arauan zehazten den beste edozein bide.

Egiaztatze bitarteko hauei, OE-EJD Arauak bi eransten dizkie (60. artikulua):

  • Gutxieneko balio egozgarria zehazteko arau teknikoak, arauz ezarriak, zerga honen kostubidezko eskualdaketen modalitatean kargapetutako zerga egitateak direnean.
  • Merkatuko batez besteko prezioen taula ofizialak, zerga administrazioak onetsiak.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali