www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003255

Ze balio egozten da eskualdaketen 600. ereduan, eskuratu den higiezinak ez baldin badauka gutxieneko balio egozgarririk eta zenbaki finkorik ez badauka?



Ogasunaren Zuzendaritza Nagusiaren 5/2005 Jarraibidearen 4.7.5 atalaren arabera, OE-EJD inguruko irizpide batzuk ezarri zituena, higiezinari gutxieneko balio egozgarria zehazteko arauak aplikatu behar zaizkion kasuetan, baina balio hori zehaztu ezin denean, aitorpena-likidazioa aurkeztu behar den unean higiezinak katastroko zenbaki finkorik ez daukalako, ondoko arau hauek bete beharko dira:

7.2 Higiezinak katastroko zenbaki finkorik ez duen kasuak.

Kostu bidezko ondare-eskualdaketen modalitatean, 1/2011 Foru Arauaren 60. art. 2. eta 3. paragrafoetan xedatutakoaren ondorioetarako, higiezinari gutxieneko balio egozgarria zehazteko arauak aplikatu behar zaizkion kasuetan, baina katastroko zenbaki finkorik ez izateagatik hura zehaztu ezin denean, ez da baloreak egiaztatzeko prozedurarik egingo interesdunak 600 ereduan aitortutako balioa salmenta-prezioaren % 75a edo handiagoa bada.

Irizpide honetan xedatutakoa aplikatu ahal izateko, aurkeztutako autolikidazioan jaso beharko da higiezin horrek ez duela katastroko balio finkorik.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali