saltatu edukira

Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003255

Ze balio egozten da eskualdaketen 600. ereduan, eskuratu den higiezinak ez baldin badauka gutxieneko balio egozgarririk eta zenbaki finkorik ez badauka?

Ogasunaren Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 7ko 5/2005 Jarraibidearen 4.7.5 atalaren arabera, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridikoen gaineko Zergaren inguruko irizpide batzuk ezarri zituena, higiezinari gutxieneko balio egozgarria zehazteko arauak aplikatu behar zaizkion kasuetan, baina balio hori zehaztu ezin denean, aitorpena-likidazioa aurkeztu behar den unean higiezinak katastroko zenbaki finkorik ez daukalako, ondoko arau hauek bete beharko dira:

  1. Zerga administrazioak ez du balioak egiaztatzeko prozedura egingo baldin eta interesdunak 600 ereduan aitortutako balioa salmenta prezioaren ehuneko 75ekoa edo handiagoa bada.
  2. Higiezinari katastroko zenbaki finko bat eman zaionean eta, horrenbestez, gutxieneko balio egozgarria zehaztu ahal denean, jarduketa hauetako bat egingo da (kasu bakoitzean bidezkoa dena):
    • Gutxieneko balio egozgarria interesdunak 600 ereduan aitortutako balioa baino gehiago bada, zergadunari behin-behineko likidazioa egingo zaio gutxieneko balio egozgarria erabilita, diferentzia ordain dezan.
    • Gutxieneko balio egozgarria interesdunak 600 ereduan aitortutako balioa baino gutxiago bada, gutxieneko balio egozgarria egiaztatutako baliotzat erabilita sortzen den diferentzia ofizioz itzuliko zaio zergadunari.
    • Gutxieneko balio egozgarria eta ereduan jarritakoa bera badira, ez da ezer egingo.

Irizpide honetan xedatutakoa aplikatzeko, aitorpen-likidazioarekin batera Katastro eta Balorazio Zerbitzuak emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu behar da, hau da, higiezinak katastroko zenbaki finkorik ez duela adierazten duen txostena.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali