Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003255
1. artikuluan Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren 4/2012 Jarraibidearen 4. xedapen komunaren 7.2 artikuluan (OEZ-EJDren 1/2011 Foru Araua eta hura garatzeko xedapenak aplikatzeko irizpideak), honako hau ezartzen da:
Kostu bidezko ondare-eskualdaketen modalitatean, 1/2011 Foru Arauaren 60. art. 2. eta 3. paragrafoetan xedatutakoaren ondorioetarako, higiezinari gutxieneko balio egozgarria zehazteko arauak aplikatu behar zaizkion kasuetan, baina katastroko zenbaki finkorik ez izateagatik hura zehaztu ezin denean, ez da baloreak egiaztatzeko prozedurarik egingo interesdunak 600 ereduan aitortutako balioa salmenta-prezioaren % 75a edo handiagoa bada.
Irizpide honetan xedatutakoa aplikatu ahal izateko, aurkeztutako autolikidazioan jaso beharko da higiezin horrek ez duela katastroko balio finkorik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.