www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003243
Nola ordaindu behar da norbanakoen arteko karabanen salerosketen gaineko karga?
Honelako eskualdaketak Eskualdaketa Atalak kudeatzen ditu (ez Ibilgailuen Atalak).
Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga likidatu behar da 600 eredua aurkeztuta.
Eragiketaren deskribapena: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).
- Ondasun higikorren eskualdaketa (T20)
- Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
- Eskualdatzailea: saltzailea.
- Zerga oinarria: prezioa (administrazioak egiaztatu ahal du)
- Tasa: Salerosketa kontratuan ezarritako prezioaren %4
- Dokumentazioa:
- Salerosketa kontratua (jatorrizkoak eta fotokopiak).
- Ibilgailuaren dokumentazioa (jatorrizkoak eta fotokopiak): zirkulazio baimena, IAT txartela“ibilgailuaren” dokumentazioa.
- Eroslearen eta saltzailearen NANen fotokopiak.
- 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli