www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003241

Pertsona batek errenta aitorpenaren ordainketa zatikatuta du (%60 eta %40), eta ez du ordaindu lehen epealdiko kuota. Zer gertatuko da?



Zor guztia (%60 + %40) betearazpenean sartuko da.

Ezin izango du zatikatu zor duen kopuruaren ordainketa eta kopuru horri bidezko errekargua gehituko zaio. Ordainketa geroratzeko soilik eska dezake.

Ordainketa zatikatzeko modu bat bakarrik dago: aitorpena aurkeztu behar den epealdiaren barruan. Ogasunaren bulegoetan ezin da zatikatu PFEZen zorrik (%60 eta %40).


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali