www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003237

600 eredua: Etxebizitzaren errentamendua



Eragiketaren deskribapena

Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).

  1. Etxebizitza errentan hartzea, ondare-eskualdaketa onerosoei lotuta (T23 kodea).
  2. Etxebizitzaren errentamendua BEZari lotuta (N33 kodea).

Bi kasuetan:

  • Subjektu pasiboa: errentaria.
  • Eskualdatzailea: errentatzailea.
  • Zerga oinarria: Hileko batez besteko errenta.
  • Tasa:
    • KOEren mende: 14. artikuluko taulak (hileko batez besteko errentaren arabera)
    • BEZen mende: %0,5.
  • Errentamendurako eta erosteko aukerarako dokumentazio komuna: alokairu kontratua (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik.

OEZ-EJDren 1/2011 Foru Arauaren 14. artikuluko taula.

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga

Zerga-oinarria: Hileko batez besteko errentaren zenbatekoa

Tartea Kuota
0,00 - 300,00 43,25
300,01 - 900,00 130,00
900,01 - Hortik gora 1,50 10 euro edo zatikiko
1. Adibidea:

2 urteko iraupena daukan errentamendua; lehenengo urterako itundutako errenta hilean 700 eurokoa da, eta bigarren urterako itundutakoa, berriz, hilean 750 eurokoa.

  • Batez besteko errenta = [(700 x 12) + (750 x 12)] / 24= 725 Euros.
  • Zerga-oinarria: 725 euro.
  • Kuota: 130 euro.

2.Adibidea:

2 urteko iraupena daukan errentamendua; lehenengo urterako itundutako errenta hilean 1000 eurokoa da, eta bigarren urterako itundutakoa, berriz, hilean 1100 eurokoa.

  • Batez besteko errenta = [(1000 X 12) + (1100 x 12)] / 24= 1050€
  • Zerga-oinarria: 1050 euro.

Kuota(1)= 130€

Kuota (2)= (1050 - 900)/10 X 1,50= 22,50€

Kuota osoa (1) + (2)= 152,50€

3. Adibidea

2 urteko iraupena daukan errentamendua; lehenengo urterako itundutako errenta hilean 100 eurokoa da, eta bigarren urterako itundutakoa, berriz, hilean 200 eurokoa.

  • Batez besteko errenta = [(100 x 12) + (200 x 12)] / 24= 150 euro.
  • Zerga-oinarria: 150 euro.
  • Kuota: 43,25 euro.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali