www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003237
600 eredua: Etxebizitzaren errentamendua
Ohiko etxebizitzaren errentamendua
25.04.23tik aurrera, erabilera egonkor eta iraunkorrerako etxebizitza-errentamenduetarako zergaren salbuespena ezartzen da (Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluak aipatzen dituen etxebizitzak).
Eragiketaren deskribapena
Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).
- Etxebizitza errentan hartzea, ondare-eskualdaketa onerosoei lotuta (T23 kodea).
- Etxebizitzaren errentamendua BEZari lotuta (N33 kodea).
Bi kasuetan:
- Subjektu pasiboa: errentaria.
- Eskualdatzailea: errentatzailea.
- Zerga oinarria: Hileko batez besteko errenta.
- Tasa:
- KOEren mende: 14. artikuluko taulak (hileko batez besteko errentaren arabera)
- BEZen mende: %0,5.
- Errentamendurako eta erosteko aukerarako dokumentazio komuna: alokairu kontratua (jatorrizkoa eta fotokopia).
- 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli