Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003229
Ondare Eskualdaketa Onerosoei lotutako Eragiketa
Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).
Kodeak:
Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
Eskualdatzailea: saltzailea.
ZO: gutxieneko balio egozgarria –GBE– hautazkoa (ikusi GBEari buruzko fitxategia)
Zerga tasa:
Familia bakarreko etxebizitzatzat hartuko da sarrera independentea, isolatua, binakakoa, atxikia edo ilaran dagoena. Azalera eraikitzat hartuko da abenduaren 3ko 163/2013 Foru Dekretuaren bidez onartutako hiri-ondasun higiezinak zerga-ondorioetarako baloratzeko arau teknikoen 5. arauaren 3. zenbakian ezarritakoa. Idatz-zati honetan aurreikusitako ondorioetarako, negozio-lokalak ez dira etxebizitzen eranskintzat hartuko, nahiz eta etxebizitzarekin batera eskualdatu. (T28).
% 2,5eko zerga-tasa behin bakarrik erabil daiteke BIDE FISKALEAN eta EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGO osoan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.