Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003212
11/2003 Foru Arauaren 32. artikuluaren 1. idatz-zatiak ezartzen du ondare sozietateen zerga oinarria kalkulatzeko bakar-bakarrik kontuan hartuko direla eskuratzen diren sarrera osoak, IV. tituluaren III, IV eta VI. kapituluetan ezarritako aplikazioaren arabera zuzenduak.
Arauaren 55. artikulua, aurreko ekitaldietako zerga oinarrien konpentsazioa ezartzen duena, aipatutako VII. kapituluan dago eta, beraz, ez zaie aplikatu behar ondare-sozietateei. Hortaz, erakunde batek aurreko ekitaldiren batean zerga oinarri negatiboa atera badu eta ekitaldi horretan ez badu ondare-sozietateen zerga araubidea eduki, hurrengo ekitaldietan oinarri negatibo hori konpentsatzeko eskubidea izango du, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 24. artikuluarekin bat. Baina aitorpenaren ekitaldian ondare-sozietateen zerga araubidea daukanez eta horrek 24. artikulua aplikatzea eragozten dionez, ezin du konpentsaziorik egin. Horregatik ezin da zenbatekorik idatzi galderan aipatutako eremu horretan. Hala ere, erakundeak ez du aurreko ekitaldietan atera zuen zerga oinarri negatiboa konpentsatzeko eskubidea galdu, eta hurrengo ekitaldi batean egin ahalko du, konpentsazio hori onartzen duen zerga araubideren bat edukitzen duenean. Horregatik, aurreko ekitaldietan sortu eta aplikatutako zenbatekoak idatzi behar dira, informazioa etorkizunerako gordetzeko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.