www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003206
Saihestu ahal den adjudikazio-gaindikina irabazpidezko sozietatea desegitean
Irabazpidezko sozietate bat desegin da eta banatzeko hau geratu da:
- 500.000 Eurotan baloratutako pisua
- 1. Garajea Pisuaren ondoan, 30.000 Eurotan baloratua
- 2. Garajea beste udalerri batean, 6.000 Eurotan baloratua
Banaketa modu honetara egingo da:
- Ezkontideetako batek pisua eta bi garajeak hartu ditu eta beste ezkontideak ez du ezer ere hartu.
- 268.000 euroko gaindikina egongo litzateke.
- Saihestu daitekeen 6.000 euroko soberakina ondare-eskualdaketa onerosoetatik salbuetsita egongo litzateke, irabazpidezko erregimenean eta foru-komunikaziokoan bakarrik.
Ondasunen banantze-erregimenean gehiegizko esleipentzat jotzen da, eta horregatik tributatuko luke.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli