saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003205

Ezinbesteko adjudikazio-gaindikina irabazpidezko araubidea desegitean

Irabazpidezko sozietate bat desegin da eta banatzeko hau geratu da:

  • 500.000 Eurotan baloratutako pisua
  • 1. Garajea Pisuaren ondoan, 30.000 Eurotan baloratua
  • 2. Garajea beste udalerri batean, 6.000 Eurotan baloratua

Banaketa modu honetara egingo da:

  • Banatu beharrekoa, guztira, 536.000 euro dira, bakoitzarentzat 268.000 Euro.
  • Ezkontideetako batek pisua eta 1. garajea hartu ditu eta beste ezkontideak beste udalerri batean dagoen 2. garajea hartu du.

262.000 Euroko gaindikina dago pisua eta 1. garajea hartu dituenarentzat (530.000-268.000)

Hala ere, gaindikin saihestezina da, banaketaren ondorioetarako 2 ondasun daudelako,

  • Pisua eta 1. garajea
  • 2. garajea,

eta gaindikina txikiagoa izateko beste banaketa-modurik ez dagoelako.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali